1903ko Errege Kopako finalaErrege Kopako lehen finala izan zen, Espainiako futboleko txapelketa. Partidua 1903ko apirilaren 8an izan zen, Madrilgo Hipodromoan. Partidua Athletic Bilbao eta Madrid FC taldeek jokatu zuten[1].
Madrid FC taldeak bi gol sartu zituen lehen zatian atsedenaldira 0-2ko desabantailarekin iristeko. Hala ere, Juan Astorkia kapitain eta Athleticeko presidenteak atsedenaldian erabakiorra izan zen motibazio mezua eman zien jokalariei, partiduari bigarren zatian buelta eman zion emoziozko erremontada egiteko. Horrela, lehen aldiz altxatu zuen garaikurra 3-2ko emaitzarekin[2][3] Athleticek bere bigarren kopa dela aldarrikatzen du, baina Espainiako Futbol Federazioak ez du aurreko txapelketa ofizialtzat hartzen. Finala jokatu zuten Athleticeko sei jokalarik Koroatze Kopako txapeldun izendatu ziren aurreko urtean Bizcaya Klubarekin[4][5].
Partidu honen ondorioz, Club Atlético de Madrid izango zena sortu zen handik aste batzuetara, ikusleen artean Madrilen bizi ziren euskal ikasle batzuk Athletic Bilbaoren erremontadagatik inspiratuta sentitu eta klubaren tokiko filial bat osatzea erabaki ondoren[6].