ALOHA hutsa

Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

ALOHA hutsa oinarrizko protokoloa da, ez dena kezkatzen transmisio-bidean seinale elektrikorik dagoen. Igorle batek datuak bidali nahi dituenean bidali egiten ditu kanala libre dagoen ala ez begiratu gabe. Bukatzen duenean hartzaileak informazioa ondo jaso badu egiaztapena bidaliko dio, eta egiaztapena ez bada denbora tarte batean iristen, igorleak datuen artean talka egin duela suposatzen du. Estazio hartzaileak egiten duen zeregin bakarra, estazio igorleari mezua heldu zaion ohartaraztea da.

Estazio igorleak ez badu onespenik (acknowledgement, ACK) jasotzen suposatzen du mezua ez zaiola heldu. Orduan estazio igorleak denbora bat itxaroten du, berriz mezua birbidaltzeko. Itxaronaldi honek aleatorioa izan behar du bestela aurreko mezuarekin berriz talka egingo luke.

ALOHA bezalako protokolo baten eraginkortasuna oso baxua da (gehienez %18), kaosean oinarritzen baita. Kanalaren okupazioa handitzen denean estazioen arteko talkak handitu egiten dira eta sarea kolapsatu daiteke. Talka bat ematen da bi emisio aldiune berean ematen badira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1411701
  • Wd Datuak: Q1411701