Abokatu Titulu Profesionala
Abokatu Titulu Profesionala edo Abokatuaren gaitasun profesionalaren ziurtagiria (gaztelaniaz: Título Profesional de Abogado edo Certificado de Aptitud Profesional de Abogado), Espainian abokatu lanbidean jarduteko nahitaezko titulu edo lanbide-baimena da.
Titulu edo abokatu-lizentzia hau 2006. urtean sortu zen, 34/2006 Legea, urriaren 30ekoa, Abokatu eta Auzitegietako Prokuradore lanbideetarako sarbideari buruzkoa[1] indarrean sartu zenean. Lege hori indarrean sartu aurretik ez zegoen Espainian titulu hau[2]. 2011 urtera arte Zuzenbide Lizentziaturarekin nahikoa zen abokatu lanetan jarduteko, baina urte horretan abokatu lanbiderako sarbidea aldatu egin zen[3].
Abokatu-titulua Abokatutzan Sartzeko Azterketa gainditu ondoren lortzen da.
Abokatu-titulua Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak ematen du.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q67624935
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |