Adierazle (kimika)

Kimikan adierazle esaten zaio ingurunearen aldaketa kimikoren baten arabera kolorez aldatzen den substantzia organikoari[1].

Disoluzio bati adierazle bat eransten bazaio analisi bat egiteko, hori pasatzen ari den bitartean aldaketa kimiko adierazgarri bat jazoten da, kolore-aldaketa gehienetan. Aldaketa horren intentsitatea edo indarra hainbat faktoreren arabera mudatuko da, azidotasun-konstantearen arabera esaterako. Kolorearen mudantzaren kasuan, aldaketa gertatzen da ionizatu gabeko substantziek kolore diferentea dutelako ionizatuarekin alderatuta.

Adierazle-motak

Lau adierazle-mota printzipal daude[2]

  • Azido-base edo pH adierazleak. Pharen mudantza adierazten dute.
  • Erredox adierazleak titulazioetan usatzen dira.
  • Konplexumetria-adierazleak, disolbatutako ioi metalikoak detektatzeko baliatzen dira.
  • Hauspeatze-adierazleak, disolbagarritasuna baloratzeko erabiltzen dira.

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  2. Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea 1996 ISBN 84-86967-71-6. PMC 431201681. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2200407
  • Commonscat Multimedia: Chemical indicators / Q2200407

  • Identifikadoreak
  • GND: 4351681-6
  • LCCN: sh85065658
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2200407
  • Commonscat Multimedia: Chemical indicators / Q2200407