Agal (osagarria)
Agal (arabieraz قال, baita ere “iqal”, “egal” o “igal”) orokorrean Arabiako gizonek erabilitako osagarria da. Buruan eramaten da, tradiziozko zapiaren gainean.[1]
Ezaugarriak
Kordoi beltz bat izaten da, korapilo bikoitzez buruko zapiaren edo kufiyya gainean jartzen dena. Kordoi horren funtzioa zapia buruan heltzea da.
Historia
Agalaren eta keffiyahren erabilera antzinatasunetik dator. Behe-erliebeetan eta antzinako estatua eta irudietan ikus daiteke. Agala zibilizazio semitikoetan eta Ekialde Erdikoetan aurkitzen da, Babiloniako objektuetan, txanponetan eta irudietan adibidez, baita antzinako erresuma arabiarretan ere.[2]
Munduan
Herrialde desberdinetan erabiltzen da: Arabiar penintsulan,[3] Iraken, Sirian, Iranen hego-mendebaldean erabili ohi dute Ahwazi arabiarrek eta Huwala herriek, baita Sortalden eta Yemengo zati batzuetan ere (Yemen ekialdeko Hadramauten eta Shabwan).
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Kufiyya
Kanpo estekak
- Datuak: Q390210
- Multimedia: Agal / Q390210