Albertia
Albertia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 868 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′04″N 2°36′50″W / 42.98444°N 2.61389°W / 42.98444; -2.61389 |
Mendikatea | Arlabango mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Legutiotik |
Luberri | Luberri |
Albertia mendia Legution dago, Arabako iparraldean. 868 metroko garaiera du. Inguruko mendien artean Jarindo dago (895 m), 1.8 km-tara.
Igotzeko bi bide nagusi daude: Landatik (ordubete) eta Legutiotik (ordu eta laurden).
Espainiako Gerra Zibilean eraso gogorrak izan ziren mendi honen inguruetan. EAE-ANVkoak eta CNT-ko anarkistak izan ziren mendi hauetan bizia utzi zuten gudari eta miliziano gehienak. Urtero-urtero uztailaren lehen igandean EAE-ANVk bere gudariei omenaldia egiten die Albertiako landetan. Halaber, honen omenez Zarauzko (Gipuzkoa) institutu eta aterpetxe batek mendi honen izena darama.
Ikus, gainera
- Arabako mendien zerrenda
- Legutioko gudua
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)"Mendikat" webgunean.
- Datuak: Q12253074
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |