Alcántarako zubia (Toledo)

Artikulu hau Toledoko zubiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alcántarako zubia».
Alcántarako zubia (Toledo)
Kultura ondasuna
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′37″N 4°01′03″W / 39.8603°N 4.0175°W / 39.8603; -4.0175
Map
Arkitektura
Materiala(k)harria
Dimentsioak83 (luzera) m
Gurutzatzen duTajo
Ondarea
BICRI-51-0000214 eta RI-51-0009640

Alcántarako zubia (arabieraz: القنطرة al-qanţaratu, "zubia"‎) Tajo ibaia gainean Espainiako Toledoko harrizko zubi historikoa da. Erromatarren garaian altxatu zen.[1]

Historia

Zubia erromatarren garaikoa da, Toletum sortu zenean. San Servando gazteluaren azpian eta Alcántarako atearen ondoan kokatuta. Kalte handiak pairatu zituen eta X. mendean berreraikia izan zen; egitura berriak aldaketa batzuk zituen, besteak beste, jatorrizko hiru arkuen ordez bi egin ziren eta hirugarrenaren ordez ferra arkua erakusten duen atetila bat egin zen.

Hirian sartzeko zubietariko bat zen eta, Erdi Aroan, derrigorrezkoa erromesenetzat. Alfontso X.a Gaztelakoaren garaian berriro ere kalte handiak izan zituen eta beharrezkoa izan zen berreraikitzea.[2] Orduan egin zen ekialdeko dorre handia. Errege Katolikoek zubia apaindu zuten; horregatik orman beren armarria ikus daiteke; armarri horrek bitxikeri bat du: granada falta da zeren eta izen bereko erresuma oraindik independentea zen.

Zubiak beste aldaketak ezagutu zituen geroago. Ekialdeko dorre handia desagertu zen eta haren ordez barroko estiloko garaipen arkua egin zen 1721ean. 1921ean estatuko monumentua izendatua izan zen.

Iruditegia

  • Zubiaren ferra arkua.
    Zubiaren ferra arkua.
  • Zubia gaueko argiekin..
    Zubia gaueko argiekin..
  • Zubiaren zolua.
    Zubiaren zolua.
  • Lehen planoan garaipen arku barrokoa.
    Lehen planoan garaipen arku barrokoa.

Erreferentziak

  1. http://informesdelaconstruccion.revistas.csic.es/index.php/informesdelaconstruccion/article/view/2465
  2. http://www.turismocastillalamancha.es/patrimonio/puente-de-alcantara-14064/

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Alcántarako zubiaren historia, kondairak eta argazkiak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q581532
  • Commonscat Multimedia: Puente de Alcántara, Toledo / Q581532

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315148580
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0000214
  • Catálogo de Patrimonio Cultural de Castilla-La Mancha: puente-de-alcantara
  • Wd Datuak: Q581532
  • Commonscat Multimedia: Puente de Alcántara, Toledo / Q581532