Amanda Chidester
Amanda Chidester | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Allen Park, 1990eko apirilaren 11 (34 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ann Arbor |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | softball jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | catcher (en) |
chiddysoftball.com | |
Amanda Marie Chidester (Allen Park, Michigan, AEB, 1990eko apirilaren 11) softbol jokalari profesional estatubatuarra da. 2019an, Chicago Bandits-en National Pro Fastpitch Player of the Year izendatu zuten[1]. 2012z geroztik, AEBko Softbol Emakumeen Selekzio Nazionaleko kide izan da, aldizka. Aurretik, Michigan Wolverines softbol taldean jokatu zuen 2009tik 2012ra, eta First Team All-Big Ten izendatu zuten hiru denboralditan. Bi aldiz hautatu zuten Big Ten Conference Urteko jokalari eta National Fastpitch Coaches Association All-American[2][3]. Chidester Estatu Batuetako taldea ordezkatu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, eta zilarrezko domina irabazi zuen[4]. 2021ean, Chidesterrek bere bigarren denboraldia jokatu zuen Athletes Unlimited Softball ligan, eta bigarren sailkatu zen lortutako banakako puntutan[5].
Hastapenak
Chidester 1990ean jaio zen, eta Allen Park-en (Michigan) hazi zen. St. Francis Cabrini High School-ean ikasi, eta 2008an graduatu zen. 2008an, senior gisa, Detroit Catholic Leagueko Urteko Emakumezko Atleta izendatu zuten. 2007an, Gatorade Michigango urteko softbol jokalaria izendatu zuten. EA Sports All-American lehen taldeko gisa ere hautatu zuten 2007an eta 2008an[6].
Michigango Unibertsitatea
Chidester Michiganeko Unibertsitatean matrikulatu zen 2008ko udazkenean. 2009ko udaberrian, lehen urteko ikasle gisa, 58 partidatan agertu zen, eta Michigango softbol taldea zuzendu zuen, 350 bateo batez bestekoarekin. Bigarren taldeko NFCA All-American eta lehen taldeko All-Big Ten jokalari gisa hautatu zuten[7].
2009an, bigarren mailako ikasle zela, Chidesterrek 57 partidak jokatu zituen hasieratik Michiganen, bigarren basean jokatutako 56 partida barne[7].
2010ean, junior gisa, Chidester hirugarren basera joan zen. 58 partidak jokatu zituen hasieratik Michiganen, 51 hirugarren basean eta zazpi hartzaile moduan. Taldea zuzendu zuen 423 bateo batez bestekoarekin eta 75 RBIrekin. Denboraldiaren amaieran, Big Ten Conferenceko Urteko jokalari eta lehen taldeko NFCA All-American gisa hautatu zuten hirugarren basean.
2011n, senior gisa, Chidester Michigango softbol taldeko kapitaina izan zen. 58 partida jokatu zituen haieratik Michiganekin, 13 hirugarren basean eta 45 lehenengo basean. Batez beste, 347 bateo bildu zituen 46 RBIrekin, eta, bigarren urtez jarraian, Urteko Big Ten Player of the Year izendatu zuten. 2013ko maiatzaren 25ean, ibilbidean zehar 200 RBI lortzen zituen Michigan Wolverines softbol jokalaria bihurtu zen[7][8][9].
AEB taldea
2012ko ekainean, Chidester AEBko Softboleko Emakumeen Selekzio Nazionalean izendatu zuten[10][11]. 2012ko Softboleko Mundu Kopan, AEB taldea garaipenera eramateko, Grand slam bat jo zuen Brasilen aurka[12].
Tokioko Jokoetan, Chidesterrek lau hit lortu, eta hiru korrika egin zituen AEBko taldearentzat. Berak eta taldeak, Japoniako taldearen aurkako urrezko domina jokoan, 2-0 galdu zuten 2021eko uztailaren 27an, Chidesterrek hiru kanporaketa egin zituen plakan[13][14].
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan AEBrentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta Kanadak (brontzezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten AEBko taldea: Ali Aguilar, Monica Abbott, Valerie Arioto, Ally Carda, Amanda Chidester, Rachel Garcia, Haylie McCleney, Michelle Moultrie, Dejah Mulipola, Aubree Munro, Bubba Nickles, Cat Osterman, Janie Takeda, Delaney Spaulding eta Kelsey Stewart-ek[15][16].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | Softbola emakumezkoa[17]. |
Ibilbide profesionala
2019ko denboraldian, Chidester NPF Urteko Jokalari, Urteko NPF Erasoko Jokalari eta Home Run Sariaren irabazle izendatu zuten[18].
Bizitza pertsonala
Chidester lesbiana da, eta Anissa Urtez softbol jokalari mexikarrarekin ezkonduta dago[19].
Estatistikak
Michigan Wolverines
URTEA | G | AB | R | H | BA | RBI | HR | 3B | 2B | TB | SLG | BB | SO | SB | SBA |
2009 | 58 | 183 | 37 | 64 | ,349 | 38 | 8 | 3 | 10 | 104 | % ,568 | 11 | 22 | 0 | 2 |
2010 | 57 | 164 | 34 | 49 | ,299 | 41 | 9 | 0 | 8 | 84 | % ,512 | 14 | 20 | 1 | 2 |
2011 | 58 | 175 | 49 | 74 | ,423 | 75 | 13 | 1 | 9 | 124 | % ,708 | 21 | 15 | 1 | 3 |
2012 | 58 | 176 | 37 | 61 | ,346 | 46 | 10 | 1 | 12 | 105 | % ,596 | 31 | 22 | 2 | 2 |
GUZTIRA | 231 | 698 | 157 | 248 | ,355 | 200 | 40 | 5 | 39 | 417 | % ,593 | 77 | 79 | 4 | 9 |
AEB taldea
URTEA | G | AB | R | H | BA | RBI | HR | 3B | 2B | TB | SLG | BB | SO | SB |
2020 | 13 | 32 | 4 | 7 | ,219 | 6 | 0 | 0 | 1 | 8 | % ,250 | 2 | 3 | 0 |
2021 | 31 | 84 | 22 | 30 | ,357 | 27 | 7 | 0 | 5 | 56 | % ,666 | 13 | 13 | 2 |
Olinpiar Jokoak | 6 | 20 | 0 | 4 | ,200 | 3 | 0 | 0 | 2 | 6 | % ,300 | 0 | 4 | 1 |
GUZTIRA | 50 | 136 | 26 | 41 | ,301 | 36 | 7 | 0 | 8 | 70 | % ,514 | 15 | 20 | 3 |
Mugarik gabeko kirolariak
[20]
URTEA | G | AB | R | H | BA | RBI | HR | 3B | 2B | TB | SLG | BB | SO | SB |
2020 | 15 | 50 | 3 | 15 | ,300 | 13 | 3 | 2 | 1 | 29 | % ,580 | 4 | 8 | 0 |
2021 | 15 | 46 | 12 | 19 | ,413 | 12 | 7 | 0 | 1 | 41 | % ,891 | 9 | 6 | 0 |
GUZTIRA | 30 | 96 | 15 | 34 | ,354 | 25 | 10 | 2 | 2 | 70 | % ,729 | 13 | 14 | 0 |
Erreferentziak
- ↑ NPF AWARDS BANQUET KICKS OFF 2019 CHAMPIONSHIP SERIES. 2019-08-14.
- ↑ 2009 Louisville Slugger/NFCA Division I All-America Teams. .
- ↑ 2011 Louisville Slugger/NFCA Division I All-Americans. .
- ↑ 2020 U.S. Olympic Softball Team. .
- ↑ Player Leaderboard. .
- ↑ «Amanda Chidester Biography» Mgoblue.com (University of Michigan).
- ↑ a b c «Amanda Chidester Biography» Mgoblue.com (University of Michigan)."Amanda Chidester Biography".
- ↑ Michael Rothstein. (May 19, 2011). «A consistent Amanda Chidester leads Michigan softball team into NCAA regional action» AnnArbor.com.
- ↑ «Michigan's Carol Hutchins, Amanda Chidester and Haylie Wagner sweep Big Ten softball awards» AnnArbor.com May 16, 2011.
- ↑ Jo-Ann Barnas. (June 14, 2012). «Allen Park's Amanda Chidester named to U.S. national softball team» Detroit Free Press.
- ↑ Colleen Thomas. (June 17, 2012). «Chidester makes U.S. national team» The Michigan Daily.
- ↑ «World Cup of Softball: Amanda Chidester's grand slam powers Team USA past Brazil» NewsOK July 1, 2012.
- ↑ JPN 2, USA 0. 2021-07-27.
- ↑ Chidester. 2021-07-27.
- ↑ «Amanda Chidester» olympedia.org 2022-03-29an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Amanda Chiester» Olympics.com 2022-03-29an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Softbola, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «NPF Awards Banquet Kicks Off 2019 Championship Series» profastpitch.com August 14, 2019.
- ↑ Zeigler, Cyd. (15 December 2020). «These 2 athletes will play against each other at the Olympics. They just got engaged» Outsports.
- ↑ Player Stats. .
Kanpo estekak
- Amanda Chidester at Team USA.org
- Official website
- Amanda Chidester on Twitter
- Amanda Chidester telegraman https://t.me/chiddy3
- Datuak: Q13906744