Amparo Martí

Amparo Martí

(1927)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1903ko irailaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1973ko maiatzaren 3a (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Pierrá Gómez (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0554472 Edit the value on Wikidata

Amparo Martí Martínez (Valentzia, 1903ko irailaren 9a – Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1973ko maiatzaren 3a) valentziar aktorea izan zen.[1][2][3]

Aktore ibilbidea

Aktore familia batean jaio zen, eta hamaika urte besterik ez zituela igo zen lehen aldiz oholtza gainera, La alondra y el milano antzezlana taularatzeko. Valentziako Princesa antzokian egin zuen debuta.[4]

Helduaroan, Pedro Zorrilla eta María Mayor eta Ricardo Calvoren konpainietan lan egin zuen, Madrilgo Infanta Isabel Antzokian lan egiteko kontratatu zuten arte. Bertan, Pedro Muñoz Seca, Carlos Arniches, Álvarez Quintero anaiak eta abarren hainbat lan taularatu ahal izan zituen.

Geroago, bere konpainia sortu zuen senarrarekin, Francisco Pierrá Gómezekin, eta hogei urte inguru eman zituen interpretatzen harekin; besteak beste, Atrévete, Susana (1941), Ladislas Fodorrena.

Ondoren, Madrilgo Lara Antzokira joan zen, eta bertan Al amor hay que mandarlo al colegio interpretatu zuen, Mary Carrillo eta Rafael Rivellesekin batera, 1950ean. Bere interpretazioari esker, Valladolideko Urrezko domina lortu zuen. Aktoreak hamahiru denboraldi eman zituen antzoki horretan eta, besteak beste, Joaquin Calvo Soteloren Criminal de guerra (1951), José María Pemánen Callados como muertos (1952), Jacinto Benaventeren Señora Ama (1953), Joaquín Calvo Soteloren La muralla (1954) eta Josep Maria de Sagarraren La herida luminosa (1955).[5] 1960ko hamarkadara arte luzatu zen bere presentzia tauletan, eta garai horretako lan hauexek nabarmendu daitezke: ¿Dónde vas, Alfonso XII? (1957), Juan Ignacio Luca de Tenarena; Aurelia y sus hombres, Alfonso Pasorena; Su amante mujer (1966), Jacinto Benaventerena eta, batez ere, El tragaluz (1967), Antonio Buero Vallejorena.

Zineman egindako ibilbideari dagokionez, La tonta del bote (1939), Currito de la Cruz (1949), Tarde de toros (1956) edo Cuarenta años de novios (1963) bezalako izenburuak nabarmendu behar dira.[6]

Sariak eta aintzatespenak

  • 1950ean Valladolideko Urrezko domina, Al amor hay que mandarlo al colegio lanean egindako lanarengatik.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Amparo Martí - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  2. «Hemeroteca - La Vanguardia - Home» hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  3. (Gaztelaniaz) Pérez, Ricardo Moreno. (2017-10-28). «Actriu Amparo Martí (calle)» Valencia Actua (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  4. Las Calles de Valencia.El significado de su nombre.Gil Salas Rafael y Palacios Albandea, Carmen. Ayuntamiento de Valencia.ISBN 84-95171-20-1. 1999
  5. Estreno de la comedia dramática "Criminal de guerra", de Joaquín Calvo Sotelo. 17 de febrero de 1951.
  6. (Gaztelaniaz) «Amparo Martí» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5673251
  • Commonscat Multimedia: Amparo Martí / Q5673251

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 169342447
  • BNE: XX1703721
  • Wd Datuak: Q5673251
  • Commonscat Multimedia: Amparo Martí / Q5673251