Antrim konderria

Antrim konderria
 Erresuma Batua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
HiriburuaAntrim
Geografia
Koordenatuak54°51′54″N 6°16′48″W / 54.865°N 6.28°W / 54.865; -6.28
Azalera2.844 km²
MugakideakDowneko konderria, Derryko konderria, Tyroneko konderria eta Armagheko konderria
Demografia
Biztanleria618.108 (2011)
Dentsitatea217,34 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00

Antrim Konderria (irlanderaz Aontroma), Erresuma Batuaren Ipar Irlandako sei konderrietako bat da. 3.046 km koadroko azalera du eta 616.000 biztanle inguru.

Geografia

Natura

Irlandaren ipar-ekialdeko kostaldea hartzen du, Belfastetik igotzen hasi eta Bushmillsera iritsi arte. Barnealdetik Neagh lakuraino ere iristen da.

Muino ugarik osatzen dute konderria, altuera handia ez duten arren. Nabarmenenak Trostan (550 m), Knocklayd (514 m) eta Slieveanorra (508 m) dira.

Hiriak

Bere hiriburua Antrim da. Beste zenbait hiri edo herri garrantzitsu:

  • Belfast/Béal Feirste (267.500 biztanle, metropoli eremuak 641.638), zati bat Downeko konderrian.
  • Lisburn/Lios na gCearrbhach (71.465), zati bat Downeko konderrian.
  • Newtownabbey/Baile Úr na Mainistreach (62.056)
  • Ballymena/an Baile Meánach (28.717)
  • Carrickfergus/Carraig Fhearghais (27.201)
  • Antrim/Aontroim (20.001), hiriburua
  • Larne/Latharna (18.228)

Historia

Ez da ezagutzen noiz sortu zen Antrim baina XIV menderako jadanik bazen eta XVI mendean konderriak eratu zirenerako jadanik ongi finkaturik zeuden Antrim eta Down.

Lurraldea Mesolitikoan populatu zen eta ondoren zeltak iritsi ziren, Darini leinua zehazki. Erdi Aro goiztiarrean gaur egungo konderriaren hegoaldea Ulidia Erresumaren barnean zegoen eta iparraldea berriz, Eskozia mendebaldearekin batera, Dál Riada Erresuman. Vikingoen erasoak hasi ziren VIII mendean eta hauen eraginak bertan iraun zuen harik eta XII mendean Ulster Erresuma eratu zen arte. Ordurako jadanik anglo-normandiarrek konkistatua zeukaten lurraldea. 1315 urtean gaeldarrek Edward Bruce buru zutela lurralde guztia berreskuratzea lortu zuten, britainiarren menpeko Carrickfergus gaztelua ezik.

XV mendean ingelesen eta eskoziarren kolonizazioa iritsi zen. Antrimeko konderria eratu eta hamasei baroierritan banatu zuten, bakoitzak agintari britainiar bat zuelarik. 1777an Belfasten liho lantegia sortzearekin batera hasi zen konderriaren industrializazioa. 23 urte pasa zirenerako jadanik 27.000 pertsona ari ziren liho lantegietan lanean. Ondoren etorriko ziren beste industria batzuk ere, tartean mundu mailako ospea izan zuen ontzigintza.

XX mendea istilutsua izan da. Irlandaren zatiketa gogorra izan zen eta 60. hamarkadaren ondoren errepublikar eta unionisten arteko borrokek markatu dute Antrimeko gizartea.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia


54°56′29″N 6°12′39″W / 54.94139°N 6.21083°W / 54.94139; -6.21083

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q189592
  • Commonscat Multimedia: County Antrim / Q189592

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 148949521
  • GND: 4079799-5
  • LCCN: n83211625
  • SUDOC: 092281540
  • Lekuak
  • OSM: 1119534
  • Wd Datuak: Q189592
  • Commonscat Multimedia: County Antrim / Q189592
  • i
  • e
  • a
Antrim konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Antrim • Ballycastle • BallyclareBallymenaBallymoneyBelfast (zatia) • CarrickfergusLarneLisburn (zatia) • NewtownabbeyPortrushRandalstown
Udalerri eta herriak
AghagallonAghaleeAhoghill • Aldergrove • Armoy • AughafattenBallinderry UpperBallinderry LowerBallintoyBallybogyBallycarryBallyeastonBallygallyBallylinnyBallynureBallyrobertBallystrudderBallyvoyBalnamoreBendooraghBroughshaneBucknaBushmillsCapecastleCarganCarnalbanaghCarncastleCarnlough • Clogh • CloghmillsCogry-KilbrideCraigarogan • Crumlin • CullybackeyCushendallCushendunDervock • Derrymore • DoaghDonegoreDrains BayDunadryDundrodDunloyGawley's GateGlenarmGlenavyGlenoeGlynnGracehillGrange CornerGreenislandGroggan • Kells-Connor • KellswaterKeshbridgeKilleadKnocknacarryLongkeshLoughguileLurganureLurganvilleMaghaberryMagheramorne • Martinstown • Mill Bay • Millbank • Milltown • Moneyglass • Monkstown • Moss-Side • MounthillMullaghboyNewtown Crommelin • Parkgate • PortballintraePortbraddonPortglenoneRasharkinRoughfort • Stoneyford • StraidStranocumTemplepatrickToomeTullynacross • Waterfoot • Whitehead
  • i
  • e
  • a
Irlandako konderriak
 Connacht
Irlanda
 Munster
 Leinster
 Ulster
Antrim konderria** • Armagh konderria** • Cavan konderria Derry konderria** • Donegal konderria Down konderria**
Fermanagh konderria** • Monaghan konderria Tyrone konderria****

**Ipar Irlandako konderriak (Gainontzekoak Irlandako Errepublikaren barnean daude).