Aragoiko ofentsiba |
---|
Espainiako Gerra Zibila |
|
Data | 1938ko martxoaren 7a-1938ko apirilaren 19a |
---|
Lekua | Huesca, Zaragoza, Castelló eta Lleida. |
---|
Emaitza | Frankisten garaipen erabakigarria. |
---|
Gudulariak |
---|
Espainiako Bigarren Errepublika Nazioarteko Brigadak | Alde Nazionala Alemania nazi Italiako Erresuma |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
|
Indarra |
---|
Ekialdeko Armada • 100.000 soldadu | Iparraldeko Armada • 120.000 soldadu • 700 artilleria pieza • 200 tanke Corpo Truppe Volontarie • 30.000 soldadu Kondor Legioa • 70 hegazkin Aviazione Legionaria • 120 hegazkin |
---|
|
Galerak |
---|
|
Aragoiko ofentsiba Espainiako Gerra Zibilan jazo zen frankisten ofentsiba izan zen, 1938ko martxoaren 7 eta apirilaren 19 artean Aragoi inguruan egindakoa.[1]
Teruelgo guduan errepublikanoak menderatu ondoren, frankistek errepublikanoen gotorlekuak gogor eraso zituzten Belchite inguruan eta, errepublikanoen atzera-egite eta gero, 40 egunetan Mediterraneoraino heldu eta Katalunia isolatu zuten. Ekialdeko Armada errepublikanoa kalte latzak izan zituen, bai gizonengan bai ekipamenduan. Matxinoek bitan zatitu zuten errepublikanoen eremua eta Negrínen gobernuan barne krisi bat sortu zuten, Indalecio Prieto gerra-ministroa ezkortasunaz salatu eta gobernutik atera baitzen. Hain zen gogorra errepublikanoen porrota ezen gerraren amaiera gertu baitzirudien.
Erreferentziak
- ↑ Thomas, Hugh. (1976). La Guerra Civil Española. Bartzelona: Grijalbo, 776-777 or. ISBN 84-253-2767-9..
Kanpo estekak