Argiñetako nekropolia

Argiñetako nekropolia
Kultura ondasuna
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°08′24″N 2°32′09″W / 43.139914°N 2.535972°W / 43.139914; -2.535972
Map
Ondarea
BICRI-55-0000054

Argiñetako nekropolia Elorrioko Mendraka auzoan dagoen nekropolia da, herritik bi kilometrotara. Nekropoli hau San Adrian izeneko baseliza ondoan dago. Barruan kristautasuna heldu aurreko hiru hilarri daude eta kareharrizko hogeita hiru hilobi (IX. mendekoak), horietatik bat bikoitza.

Jada XVI. mendean, Gonzalo de Otalora bere balioaz jabetu zen eta harrezkero, ugariak dira honetaz idatzi duten kronikariak eta euskal historiako jakintsuak. Hala ere, oraindik ez dugu Argiñetako historia ezagutzen.[1]

«Harginen lekua» da Argiñeta. Bertan harearrizko hilobi kristauak topatu zituzten eta hortik omen dator izena. 711. urtean Guadaleteko batailaren ostean arabiarrengandik ihesi zetozen bisigodoak Elorrioraino heldu ziren eta, antza denez, Argiñetan egin zituzten eurentzako hilobiak.[2]

Argiñetako nekropoliko hiru hilarriak

Ezaugarriak

Goi Erdi Aroan eraikitako hogei hilobi eta bost hilarri daude hilobi-multzoan. Oiz menditik ateratako hareharrizkoak eta neurri ezberdinetakoak dira. Hilobiek, bi zati dituzte: forma antropomorfoa duen kutxa bat eta teilatutxo moduko sekzio triangeluarreko estalki bat. Bigarren eta hirugarren hilobietan hileta-inskripzioak irakur daitezke, Bizkaian kristau nukleoen presentziaren testigantza idatzi zaharrena direnak.

Bestalde, hilarriek, hauek ere Oiz mendiko harrobitik ateratako harriz eginak, lau disko formakoak eta triangeluarra bat, izaera astraleko ikonografia bat erakusten dute[3].

Ondarea

Espainiar estatuak kultur intereseko ondasun izendatutako ondarea da[4].

Argiñetako sarkofagoaren inskripzioa

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Argiñetako sarkofagoaren inskripzioa
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak
«

IN DE(I) NIOMINE MOMUS IN CORPORE BIBENTEM / IN ERA DCCCCXXI {corpore} MI FECIT / IC DORMIT.

Jainkoaren izenean, Momo-k bizirik zela, Aroko 921ean (883. urtea) egin ninduen, hemen datza lo.

»

[5]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Argazki galeria

  • Forma antropomorfoa eta estalki triangeluarra
    Forma antropomorfoa eta estalki triangeluarra
  • Disko formako hilarriak
    Disko formako hilarriak
  • Hileta-inskripzioetako bat
    Hileta-inskripzioetako bat
  • Nekropolia eta atzean San Adrian baseliza
    Nekropolia eta atzean San Adrian baseliza
  • Hilobi-multzoa
    Hilobi-multzoa

Erreferentziak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. Argiñeta begibistan. Elorrioko Udala.
  2. «Argiñetako nekropolia» Argia 2006-12-17.
  3. «Bizkaia.Eus - Bizkaiko Ondare Historikoa» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
  4. (Gaztelaniaz) «BIC» www.culturaydeporte.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
  5. Ruiz Fernández, Amanda; Agirre García, Jaione. (2006). Euskal Herriko Erdi Aroaren historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380807..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253935
  • Commonscat Multimedia: Necrópolis of Argiñeta and Hermitage of San Adrián, Elorrio / Q12253935

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 50876
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-55-0000054
  • Wd Datuak: Q12253935
  • Commonscat Multimedia: Necrópolis of Argiñeta and Hermitage of San Adrián, Elorrio / Q12253935