Arretiumgo gudua |
---|
Data | K.a. 284 |
---|
Lekua | Arretium, egungo Arezzo |
---|
Koordenatuak | 43°27′47″N 11°53′00″E / 43.463°N 11.8833°E / 43.463; 11.8833 |
---|
Emaitza | Galiarren garaipena |
---|
Gudulariak |
---|
Erromatar Errepublika | Boioak eta senoiak |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
Lucius Caecilius Metellus Denter | Britomaris |
---|
|
Indarra |
---|
|
Galerak |
---|
|
Arretiumgo gudua, K.a. 284an, Erromatar Errepublika eta zenbait tribu zelten artean, batez ere boioak eta senoiak, gertatu zen gatazka militar bat izan zen. Luzio Zezilio Metelo Denter zen erromatar armadaren komandantea, kontsul karguarekin (edo praetor urbanus edo prokontsul, gudua, K.a. 283. urtearen hasieran gertatu bazen).
Galiarrek irabazi zuten gudua, erromatar armada suntsituz eta Zezilio (ustez behintzat) eta zazpi tribuno militar hilez. Zelten garaipenak, zelten, unbroen eta etruriarren arteko Erromaren aurkako aliantza berrezartzeko bidea ireki zuen, K.a. 283ko zeltar inbasioa eraginez.
Nahasmen handia dago gudua gertatu zen urteari eta Zezilio erromatar komandanteak zuen postu militarrari dagokionez. Orotar, guduaren hiru bertsio daude: Polibiorena, Analistena (Luzio Anneo Floro, Eutrepio eta Paulo Orosio beste batzuen artean), eta Apianorena.
Kanpo estekak