Asier Odriozola
- Artikulu hau kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Odriozola».
Asier Odriozola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Asier Odriozola (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1968) euskal herritar kazetari eta telebista aurkezlea da. Filologia ikasi zuen.
Bokaziozko kazetaria da.[1] Euskadi Irratian hasi zen lanean 1989an, ordu txikietan aireratzen zen saio batean.[2] Handik hona ibilita, beti egin du lan EiTBn. Geroago, Madrilen aritu zen 5 urtez berriemaile. Telebistan beti aritu da albistegien munduan: hasieran Gaur Egun saioarekin 5 urtez, eta egun iluntzeko Teleberri saioa aurkezten du Andrea Arrizabalagarekin.
Albistegiaz gain, Azpimarra saioa ere aurkezten zuen, Maddalen Iriarterekin, ETB1en. 2015ean telebista utzi zuen, eta Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko albistegietara igaro zen.[3] 2021eko apirilean ETB2ko arratsaldeetako Qué me estás contando saioko aurkezle bilakatu zen, Itziar Alduntzin ordezkatuz.[4]
Zaletasunak
Betidanik aritu da bizikletan. Quebrantahuesos proba entzutetsuan parte hartu izan du, bai eta zikloturismoko probetan ere.[5]
Lanak
Telebista
- Gaur egun (ETB1)
- Teleberri (ETB2)
- Azpimarra (ETB1)
Erreferentziak
- Datuak: Q20492494