Assumpcio Estivill
Assumpcio Estivill | |||
---|---|---|---|
1999 - 2005 ← baliorik ez - Cristóbal Urbano (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Assumpció Estivill Rius | ||
Jaiotza | Reus, 1949 (74/75 urte) | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Pittsburgheko Unibertsitatea Escola de Bibliotecàries (en) | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | liburuzaina eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Kataluniako Liburutegia Bartzelonako Unibertsitatea |
Assumpció Estivill Ríus (Reus, Tarragona, Katalunia, 1949) tarragonar liburuzaina eta unibertsitate-irakaslea da.[1]
Biografia
Filologia hispanikoan lizentziaduna da (1973), Liburuzainen Eskolan graduatua (1976), historia garaikideko masterra du eta doktorea da Pittsburgheko Unibertsitateko School of Library and Information Science-n (1990).[1] 2011 arte jardun zuen irakaskuntzan, eta 2019ko martxoan erretiratu zen behin betiko.[2]
Lan ibilbidea
1976an hasi zen liburuzain lanetan Josep M. Figueras Historia Garaikideko Ikasketa Zentroko liburutegian. Hurrengo urtean eta 1982ra arte, Kataluniako Liburutegiko Erreserba Atalean jardun zuen lanean.
1978an Bibliologia Eskolan hasi zen irakasle, Bartzelonako Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio Fakultatean, eta ikasketaburua, zuzendariordea eta dekanoa izan da. Bibliotekonomia Fakultatean lanean jardundako urteetan, irakaskuntza katalogazioa, serieko argitalpenen kudeaketa eta zerbitzu teknikoen antolamendua landu zituen.
L'Escola de Bibliotekàries, 1915-1939 (1992) eta Kataluniako liburutegi-lanbidearen eta liburutegien historian espezializatutako hainbat artikulu eta monografien egilea da, tartean, era guztietako baliabideen katalogazioa, liburutegi-kudeaketarako sistema integratuak eta sareko metadatuak, politikak eta ondare-bildumak aurkeztea.[3][4]
Katalogazioko arau angloamerikarrak, RDA eta nazioarteko beste arau-testu batzuk katalanera itzultzearen arduraduna da. BiD: textos universitaris de Biblioteca onomia i Documentació aldizkariko editorea izan da, eta beste aldizkari batzuetan ere parte hartu du, bibliotekonomiaren eta dokumentazioaren esparruan. Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioko Katalogazio Ataleko Batzorde Iraunkorreko kidea izan zen (1991-2001).[5]
Erreferentziak
- ↑ a b «Assumpció Estivill» La Mancomunitat de Catalunya 1914: centenari del primer pas vers l'autogovern.
- ↑ Documentació, Universitat de Barcelona CRAI Biblioteca de Biblioteconomia i. (2019-04). «Assumpció Estivill Rius: Recull Bibliogràfic amb motiu de la seva jubilació.» Guies de lectura / Infografies / Recomanacions (CRAI-UB) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- ↑ «Assumpció Estivill Rius».
- ↑ «Assumpció Estivill i Rius | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- ↑ Annual report 2001. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q19931777