Baldintzapeko probabilitate

Baldintzapeko probabilitateak gertakizun bat gauzatu dela jakinda, beste gertakizun bat gertatzeko probabilitatea adierazten du. Honela izendatzen da B baldintzapeko edo B gertatu dela jakinda A-ren probabilitatea: P ( A / B ) {\displaystyle P(A/B)} .

Honela kalkula daiteke ebakiduraren probabilitatea ezagutzen bada:

P ( A / B ) = P ( A B ) P ( B ) {\displaystyle P(A/B)={\frac {P(A\cap B)}{P(B)}}}

A eta B gertakizunak elkarrekiko independenteak badira, B gertakizuna gauzatu izanak deus gaineratzen ez duenez A gertakizunari buruz:

P ( A / B ) = P ( A ) {\displaystyle P(A/B)=P(A)}

Bi gertakizun bateraezinak badira gainera, B gertatu bada, A ezin gerta daitekeenez:

P ( A / B ) = 0 {\displaystyle P(A/B)=0}

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q327069
  • Commonscat Multimedia: Conditional probability / Q327069

  • Wd Datuak: Q327069
  • Commonscat Multimedia: Conditional probability / Q327069