Baretos
Baretos | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′N 0°42′W / 43.1°N 0.7°W / 43.1; -0.7 |
Honen parte da | Bearno |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Ur-gorputza | Vert (en) |
Baretos[1] edo Baretetze[2] (frantsesez: Vallée de Barétous; okzitanieraz: Vath de Varetons) Mendebaldeko Piriniotan dagoen ibarra da, Bearnoko hego-mendebaldean eta Pirinio Atlantikoak departamendu frantziarrean kokatutakoa.
Mendebaldean Zuberoa, ekialdean Aspe harana eta hegoaldean Erronkaribar (Nafarroa) mugakide ditu. Azken eskualde honekin historikoki hainbat ika-mika bizi izan ditu, XIV. mendetik eta Hiru behien zergaren bidez azienden auziak konpondu badituzte ere, gaur arte sinbolikoki egiten jarraitzen duten hitzarmena haren bidez.
Udalerriak
Sei udalerri hauek ibarra osatzen dute: Aramitze, Landa, Ereta, Arhantze, Inhasi eta Izorra.
Inguru naturala
Haran honetan Auñamendi (2.507 m) eta Arlas (2.044 m) mendiak ditugu, besteak beste.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Frantsesez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Barétouseko ibarraren webgunea
- (Frantsesez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)La Pierre de Saint Martingo eski estazioa
- Datuak: Q2707979