Bea Salaberri
Bea Salaberri | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donamartiri, 1979ko apirilaren 26a (45 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Bea Salaberri Larre (Donamartiri, Nafarroa Beherea, 1979ko apirilaren 26a) baxenabartar idazlea da.[1]
Euskal Filologiako ikasketak egin zituen, Baionako eta Bordeleko unibertsitateetan. Helduen euskalduntzearen alorrean lan egiten du, euskara irakasle eta didaktikari gisa, Iparraldeko AEKn.
Horrez gain, gustuz parte hartu izan du hainbat ekimenetan, hala nola hainbat kultur elkarte, antzerki talde eta aldizkaritako kolaborazioetan. Argia aldizkarian eta Iparraldeko Hitza egunkarian idatzi ohi du.[1]
Literaturaren alorrean, Mesfida zaitez (Txalaparta, 2024) eleberria eta Baionak ez daki (Susa, 2015) helduentzako ipuin liburua argitaratu ditu.
Bestalde, helduen euskalduntzearen alorrean, Oihenartea ez hunki (Elkar, 2023) eta Baiona (Elkar, 2019) helduentzako liburuxkak sortu ditu, euskara errazean.
Liburuak
- Baionak ez daki (2015, Susa), ISBN 978-84-92468-73-7[2]
- Baiona (2019, Elkar) (Irakurgai mailakatuak, B1 maila)[3]
- Oihenartea ez hunki (2023, Elkar) (Irakurgai mailakatuak, A1 maila)
- Mesfida zaitez (2024, Txalaparta), ISBN 978-84-19319-87-6
Erreferentziak
Ikus, gainera
- AEK
Kanpo estekak
- Bea Salaberriren iritzi artikuluak, Argia astekarian
- Zerezaderen artxiboa, Baionak ez daki- Bea Salaberri
- ZIPRIZTINAK: Bea Salaberri bideoa
- Bea Salaberri Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan
- Datuak: Q31885112