Berbena limoiusain
Berbena limoiusain | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Verbenaceae |
Leinua | Lantaneae |
Generoa | Aloysia |
Espeziea | Aloysia citrodora Antoni Palau i Verdera, 1784 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | lemon verbena oil (en) |
Berbena limoiusaina verbenaceae familiako espeziea da, limoiaren antzeko usaina duena. Jatorriz Hego Amerikakoa da, bertan bere kaxa basa eremuetan loratzen da.
Deskribapena
Zuhaixka hostoerorkor bat da, 3 metrotako altuera hartzen duena. Hostoak bertizilo hirukoitzetan multzokaturik daude. Lantzeolatuak dira eta 7 cm-ko luzera dute. Limoi usain sarkorra dute[1].
Uda aldera lore zuri txikiak ateratzen ditu 10 cm inguruko adarretan pilatzen direnak. Kanpai itxurako loreak ditu, hodi baten amaieran lau petalo banatzen dira.
Habitata
Mundu osoko lorategietan asko loratzen den lore-landarea da, berau landatzeko klimarik egokiena eguzkitsua eta hezea da.
Erabilera
Gastronomian espezia bezala erabiltzen da arrain eta oilaskodun platerei usaina emateko. Infusio digestio-laguntzailea eta freskagarria prestatzeko erabiltzen da.
Iruditegia
- Landarea.
- Hostoak.
- Loreak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q206532
- Multimedia: Aloysia citrodora / Q206532
- Espezieak: Aloysia citrodora