Bette Nesmith Graham
Bette Nesmith Graham | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dallas, 1924ko martxoaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Richardson, 1980ko maiatzaren 12a (56 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Alamo Heights High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ekintzailea, idazkaria eta typist (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Bette Nesmith Graham (Dallas, Texas, AEB, 1924ko martxoaren 23a - Richardson, Texas, AEB, 1980ko maiatzaren 12a) estatubatuar mekanografoa, komertziala eta Liquid Paperren sortzailea izan zen[1].
Biografia
Bette Nesmith Graham Texas Bank and Trust enpresan hasi zen idazkari, berarentzat eta semearentzat bizibidea lortzeko asmorekin. Izan ere, 1946an senarrarengandik legez banandu ondoren haren laguntzarik gabe egin behar baitzuten aurrera.
Nesmith berehala igo zuten mailaz eta idazkari exekutibo izendatu; hala, garai hartan banketxeetan emakumezkoek lor zezaketen postu gorena eskuratu zuen. Langile fina zen, baina mekanografian trebe izatea ez zen haren bertuterik handiena eta, ordenagailuak hedatu aurretik, oker bakar batek orria zaborrontzira bota eta hutsetik hastea esan nahi zuen.
Diru sarrerak handitzeko asmoz eta margotzeko zeukan trebezia baliatuz, banketxeko erakusleihoak apaintzen hasi zen eguberrietan. Inspirazioa orduan etorri zitzaion. Berak adierazi zuenez “artistek ez dute egindakoa baztertzen huts bakar batengatik, txarto egindakoaren gainean pintatzen dute beti, eta artistek erabiltzen dutena erabiltzea erabaki nuen”. Botila txiki bat tenpera zuriz bete zuen eta, akuarelak margotzeko erabiltzen zuen pintzel finarekin batera, bulegora eraman zuen, mekanografia akatsak zuzentzeko.
Hasieran, ezkutuan erabiltzen zuen asmakizun gero eta hobea; semearen kimika irakaslearen laguntzaz pinturaren formula hobetuz joan zen. Banketxeko nagusiek, likido zuzentzailearen berri izan zutenean, errieta egin zioten. Lankideek, ordea, haientzat ere potetxoak egiteko eskatzen hasi ziren. Hala, 1956an produktua merkaturatzea erabaki zuen. Mistake Out izena ipini zion lehenik, eta Liquid Paper aurrerago.
Etxean laborategi modukoa prestatu zuen ekoizpena bermatzeko. Baina etengabe hazten ari zen eskaerak bultzatuta, etxe atzeko lorategian etxola eraiki behar izan zuen. Hamabi urtez hura izan zen enpresaren egoitza nagusia. 1979an enpresak 200 langile zituen eta urteko 25 milioi botilatxo ekoizten zituen. Urte horretan bertan Gillette erraldoiak 47,5 milioi dolarren truke erosi zion enpresa Grahami.
Erreferentziak
- ↑ Irazustabarrena, Nagore. (2015-04-26). Hutsegiteak konpondu nahiak aberastu zuen mekanografo baldarra. Argia.eus., CC-BY-SA lizentzia
- i
- e
- a
- Berenice Abbott
- Concepción Aleixandre
- Randi Altschul
- Betsy Ancker-Johnson
- Beth Anderson
- Mary Anderson
- Anne Löwenstein-Wertheim-Freudenbergekoa
- Virginia Apgar
- Olatz Arbelaitz
- Ruth Arnon
- Olatz Arregi
- Margaret Atwood
- Barbara Askins
- Hertha Ayrton
- Tabitha Babbitt
- Betty Lou Bailey
- Ellene Alice Bailey
- Alice Pike Barney
- Janet Emerson Bashen
- Patricia Bath
- Ruth R. Benerito
- Miriam Benjamin
- Melitta Bentz
- Theresa Berkley
- Barbara Beskind
- Hazel Bishop
- Sara Blakely
- Helen Blanchard
- Joani Blank
- Katharine Burr Blodgett
- Bessie Blount Griffin
- Marie Boivin
- Vanna Bonta
- Sarah Boone
- Louise Brigham
- Yvonne Brill
- Marie Van Brittan Brown
- Rachel Fuller Brown
- Maria Christina Bruhn
- Mary Brush
- Mary Taylor Brush
- Maya Burhanpurkar
- Ve Elizabeth Cadie
- Herminie Cadolle
- Roxey Ann Caplin
- Leona Chalmers
- Kathy Chan
- Melanie Chartoff
- Joyce Chen
- Clara Millicent Taylor
- Inga Stephens Pratt Clark
- Edith Clarke
- Adelaide Claxton
- Eleanor Coade
- Josephine Cochrane
- Lynn Conway
- Martha Coston
- Caresse Crosby
- Rose Cumming
- Emily Cummins
- Jamie Lee Curtis
- Constance Demby
- Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez
- Sally Dominguez
- Marion Donovan
- Emily C. Duncan
- Ellen Eglin
- Gertrude B. Elion
- Amalia Eriksson
- Judith Esser-Mittag
- Fiona Fairhurst
- Myra Juliet Farrell
- Edith M. Flanigen
- Eunice Newton Foote
- Helen Murray Free
- Ida Freund
- Pratibha Gai
- Rakel Gamito
- Melissa George
- Simone Giertz
- Barbara Gilmour
- Olga D. González-Sanabria
- Sarah E. Goode
- Bette Nesmith Graham
- Temple Grandin
- Lori Greiner
- Sarah Guppy
- Mandy Haberman
- Mary Hallock-Greenewalt
- Hanna Hammarström
- Ruth Handler
- Elise Harmon
- Martha Matilda Harper
- Diane Hart
- Elizabeth Lee Hazen
- Marti Hearst
- Ada Henry Van Pelt
- Beulah Louise Henry
- Hermodike II.a
- Inma Hernaez
- Ingeborg Hochmair
- Elizabeth Holmes
- Erna Schneider Hoover
- Grace Hopper
- Valerie Hunter Gordon
- Ida Henrietta Hyde
- Hipatia
- Arantza Illarramendi
- Shirley Ann Jackson
- Mary Lou Jepsen
- Kristina M. Johnson
- Amanda Jones
- Eldorado Jones
- Marjorie Joyner
- Anna Keichline
- Mary Beatrice Davidson Kenner
- Phyllis Margaret Tookey Kerridge
- Mary Dixon Kies
- Marie Killick
- Elizabeth Kingsley
- Anne Klein
- Margaret E. Knight
- June Kroenke
- Deepika Kurup
- Stephanie Kwolek
- Hedy Lamarr
- Elena Lazkano
- Esther Lederberg
- Cricket Lee
- Tara Lemmey
- Sonja de Lennart
- Elizabeth Ann Louisa Mackay
- Elizabeth Magie
- Misha Mahowald
- Ann Makosinski
- Annie Malone
- Joy Mangano
- Montserrat Maritxalar
- Elizabeth Holloway Marston
- Marie Marvingt
- Mary the Jewess
- Marziye Zareii
- Sybilla Righton Masters
- Melanie Mayron
- Frances McConnell-Mills
- Florence Melton
- Carolyn R. Mobley
- Elena Montenegrokoa
- Mary Sherman Morgan
- Madame C. J. Walker
- Virginia A. Myers
- Lyda D. Newman
- Maite Oronoz
- Emma Parmee
- Anna Pavlova
- Bonnie Pemberton
- Olatz Perez de Viñaspre
- Radia Perlman
- Lindsay Phillips
- Sylvia Ratnasamy
- Lucy Rogers
- Ernestine Rose
- Lorraine Rothman
- Ángela Ruiz Robles
- Txelo Ruiz Vazquez
- Omowunmi Sadik
- Veena Sahajwalla
- Patsy O'Connell Sherman
- Beatrice Shilling
- Amy B. Smith
- Karen Spärck Jones
- Stéphanie Belgikakoa
- Lina Stern
- Harriet Williams Russell Strong
- Janese Swanson
- Esther Takeuchi
- Bridget Elizabeth Talbot
- Mária Telkes
- Valerie Thomas
- Ann Tsukamoto
- Madeline Turner
- Anne Tyng
- Jeanne Villepreux-Power
- Ruth Graves Wakefield
- Mary Walton
- Sandra Welner
- Eliza Wilbur
- Nancy Farley Wood
- Rosalyn Sussman Yalow
- Dan D. Yang
- Rachel Zimmerman
- Datuak: Q447773