Bibi Jawindiren hilobia

Bibi Jawindiren hilobia
Tomb of Bibi Jawindi, Baha'al-Halim and Ustead and the Tomb and Mosque of Jalaluddin Bukhari
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Punjab
Division of PakistanBahawalpur Division
District of PakistanBahawalpur District
Tehsil of Punjab, PakistanAhmadpur East Tehsil
HerriUch
Koordenatuak29°14′27″N 71°03′09″E / 29.24092°N 71.0525°E / 29.24092; 71.0525
Map
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura

Bibi Jawindiren hilobia (urduz: مقبرہ بی بی جیوندی‎‎) XV. mendeko santutegia, 1493an Irango Dilshad printzearen aginduz eraikia Bibi Jawindirenentzat. Bibi santu sufi ospetsu baten birbiloba zen, Jahaniyan Jahangasht-ena alegia. Monumentua Bahawalpr estatuan dago, Pakistango Punjab probintzian.

Lekua Uch hiri historikoaren hego-mendebaldean dago. Uch Alexandro Handiak sortu zuen Bahawalpr estatuan. Uch, egun Uch Sharif bezala ezaguna, ospetsua da bertan dauden monumentu eta santutegi ugariengatik.[1]

Arkitektura

Uch hiriaren monumentu garrantzitsuenetariko bat da hilobi hau eta, ondorioz, turismoa erakartzeko gunea. Eraikuntza planta oktogonala du eta hiru atal eskalonatuak ditu; azkenaren gainean kupula heltzen da. Barrualdea zirkularra da. Bai kanpotik bai barrutik motibo ugariekin hornituta dago, besteak beste, idazkera islamikoak, zur landua, faiantza izeneko azuleju zuriak eta urdinak... Jatorriz zortzi dorre konikoak zituen, bat izkin banan, baina gaur egun lau besterik ez dira gelditzen. Ingurua, kanal sare bati esker, begetazioaz apainduta dago.

Monumentuaren egoera

Hilobiak eraso ugari jasan ditu batez ingurumenaren eta 1817an gertatutako uholdeen ondorioz; urte horretan urek eraikuntzaren erdia eraman zuten. Egun eraikuntzaren erdiak darraio zutik. Hezetasunak, gatzen infiltrazioak eta erosioak monumentua jarraitzen dute kaltetzen. Azkenik, eraikuntzaren jarraipena ziurtatzeko egin diren lan batzuk kaltegarriak gertatu izan dira. Monumentuen Munduko Funtsak hiru alditan nazioarteko iritzi publikoaren aurrean kanpainak egin ditu atentzioa eta diru-laguntzak erakartzeko.[2][3]

Gizateriaren Ondarerako proposamena

2004an urtean, Pakistango Arkeologia eta Museoen Departamenduak hilobi hau zonaldeko beste lau monumentuekin batera, «Tomb of Bibi Jawindi, Baha'al-Halim and Ustead and the Tomb and Mosque of Jalaluddin Bukhari» izenburupean, Gizateriaren Ondarean sartzeko proposamena egin zuen. Beste lau monumentuak hauexek dira: Baha'al-Halim-en hilobia, Ustead arkitektoaren hilobia, Jalaluddin Bukhari-ren hilobia eta Jalaluddin Bukhari-ren mezkita. Lekua kategoria kulturalean egokitu zen zeren eta II, IV, eta VI irizpideak betetzen baititu. Lekua oraindik orain zerrenda probisionalean dago.[2]

Irudien galeria

  • Bista orokorra
    Bista orokorra
  • Mausoleoko mosaikoak
    Mausoleoko mosaikoak
  • Albo batetik ikusita, zutik dirauen erdia
    Albo batetik ikusita, zutik dirauen erdia
  • Bibi Jawindiren hilobia, 2013
    Bibi Jawindiren hilobia, 2013
  • Hilobiraren aurreko horma
    Hilobiraren aurreko horma

Erreferentziak

  1. http://www.dawn.com/news/639694/uch-sharif-where-the-shrine-culture-began
  2. a b http://whc.unesco.org/en/tentativelists/1883/
  3. https://www.wmf.org/project/uch-monument-complex

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Asian Historical Architecture webguneko informazioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7818612
  • Commonscat Multimedia: Tomb of Bibi Jawindi / Q7818612

  • Wd Datuak: Q7818612
  • Commonscat Multimedia: Tomb of Bibi Jawindi / Q7818612