Bifenilo polikloratu

Bifenilo polikloratuen egitura kimiko orokorra.

Bifenilo polikloratuak (PCB) konposatu organokloratuen serie bat dira, 209 kideko familia bat osatzen dutenak. C12H10−xClx formula orokorra dute. Bifeniloa hainbat posiziotan kloratuz eratzen dira, 10 guztira; antzeko egitura kimiko organikoa dute, eta hainbat formatan agertzen dira, likido koipetsuetatik hasi eta argizari itxurako solidoekin buka.

Erabilera

PCBek aplikazio oso hedatua izan dute bero-trukagailuetan eta sistema elektrikoen fluido dielektrikoetan izan hala nola transformadoreetan edo artezgailuetan. Hasiera batean, konposatu horiek ongi etorriak izan ziren, egonkortasun termiko handia zutelako eta sukoiak ez zirelako. Ondorioz, haien erabilera hedatuz joan zen[1].

PCBn produkzioa 1929an hasi zuen Monsanto enpresak eta 1970ko hamarkadaren bukaeran produkzio-tontorra iritsi zelarik.

Dioxina gisakotzat izendatzen diren 12 PCB

Estimazio batek (2006) iradoki zuen milioi bat tona PCB ekoitzi zirela. Material horren % 40 erabiltzen jarraitzen zutela pentsatu zuten[1]. Beste estimazio baten arabera, PCBen produkzio osoa 1,5 milioi tona ingurukoa izan zen. AEBak izan ziren ekoizle indibidualik handiena, 1930 eta 1977 artean 600.000 tona baino gehiago ekoitzi baitzituzten. Europak 450.000 tona ingururekin jarraitzen du 1984. urtera arte. Munduko PCB ekoizpenaren inbentario oso bat zehaztasunez aztertzea ez da oso erraza, Polonian, Ekialdeko Alemanian eta Austrian PCB kopuru ezezagunak sortu zituzten fabrikak baitzeuden[2].

Nazioarteko itunek PCBak nahita ekoiztea debekatzen duten arren, PCBen kantitate esanguratsuak "oharkabean" ekoizten jarraitzen dute. Ikerketaren arabera, 45.000 tona PCB "azpiproduktu" ekoizten dira urtean AEBn, formulazio kimiko eta produktu jakin batzuen osagai gisa[3].

2001ean PCBen erabilera debekatu zuen Poluitzaile Organiko Iraunkorrei buruzko Stotckhmeko Hitzarmenak.

Toxikotasuna

Oso iraunkorrak dira naturan eta elikatze-sarean metatu egiten dira. Nekez biodegradatzen dira. Toxikoak dira, bizidun askorentzat hilgarri (arrain eta ornogabeak) eta pertsonen hainbat asalduren sortzaile (dermatitisa, gibel-arazoak eta abar). Kartzinogenoak ere badirela uste da[4].

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Rossberg, Manfred; Lendle, Wilhelm; Pfleiderer, Gerhard; Tögel, Adolf; Dreher, Eberhard-Ludwig; Langer, Ernst; Rassaerts, Heinz; Kleinschmidt, Peter et al.. (2006-07-15). Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ed. «Chlorinated Hydrocarbons» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA)  doi:10.1002/14356007.a06_233.pub2. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  2. Breivik, Knut; Sweetman, Andy; Pacyna, Jozef M; Jones, Kevin C. (2002-05-06). «Towards a global historical emission inventory for selected PCB congeners — a mass balance approach: 1. Global production and consumption» Science of The Total Environment 290 (1): 181–198.  doi:10.1016/S0048-9697(01)01075-0. ISSN 0048-9697. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  3. (Ingelesez) Salvidge, Rachel; Hosea, Leana. (2024-03-08). «Cancer-causing PCB chemicals still being produced despite 40-year-old ban» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  4. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q211171
  • Commonscat Multimedia: Polychlorinated biphenyls / Q211171

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119729902 (data)
  • LCCN: sh85104599
  • NKC: ph115807
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D011078
  • Kimikako identifikadoreak
  • CAS erregistro zenbakia: 1336-36-3
  • RTECS: TQ1356000
  • UNII: 88Z0CKE07W
  • Biologiako identifikadoreak
  • MGI: 1336-36-3
  • Wd Datuak: Q211171
  • Commonscat Multimedia: Polychlorinated biphenyls / Q211171