Budapesteko Legebiltzarra
Budapesteko Legebiltzarra | |
---|---|
Egunez Gauez Barnealdea Hungariako Legebiltzarraren eraikinaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Hungaria |
Town in Hungary | Budapest |
District of Budapest | Budapest District V |
Koordenatuak | 47°30′25″N 19°02′44″E / 47.5069°N 19.0456°E / 47.5069; 19.0456 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | II. milurtekoa |
Inaugurazioa | 1904 |
Erabiltzailea | Hungariako Biltzar Nazionala |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Imre Steindl (en) |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Dimentsioak | 96 () m |
Webgune ofiziala | |
Hungariako Legebiltzarra edota Budapesteko Legebiltzarra (hungarieraz Országház, euskaraz literalki "Herriaren Etxea" esan nahi du), ziuraski, Budako gazteluarekin batera Hungariako hiriburu den Budapesteko eraikinik ezagunena da. Hungariako Biltzar Nazionalaren eta beste instituzio batzuen egoitza da, Legebiltzarreko liburutegia kasu. Hiriko V. barrutian dago, Danubio ibaiaren ondoan, sarrera nagusia, Kossuth Plazan dagoelarik.
Eraikina, 1885 eta 1904 bitartean eraikia izan zen, Imre Steindlen planoak jarraituz.
Legebiltzarra bisitatu nahi dutenek, sarrerak eros ditzakete, hizkuntza ezberdinetako talde bisitak antolatzen dira.
Barnealdea
Barnealdea, haitzurdin eta urrez apaindua dago. Eraikinak, bere egitura simetrikoarekin, bi ganberatako legebiltzar bat izateko balio du. Iparraldeko hegalean, Lehen Ministroaren bulegoak daude, hegoaldekoan, berriz, Errepublikako Presidentearenak.
Kanpoko eskaileraren albo banatan lehoien bi estatua aurki daitezke. Zutabeak, granito gorriz eginak daude, eta 6 metroko altuera eta 4 tonako pisua dute. Sabaian, Károly Lotzen margo alegorikoak ikus daitezke, "Legediaren Apoteosia" eta "Hungariaren Loriatzea" kasu.
Munduko Zazpi Mirari Berriak
Munduko Zazpi Mirari Berriak izeneko leihaketan parte hartu zuen, baina ez zen aukeratua izan.
Iruditegia
- Urrutira, Danubio ibaiarekin batera.
- Hungariako Biltzar Nazionala.
- Eskailerak.
Ikus gainera
- Hungariako Biltzar Nazionala
Kanpo estekak
- Hungariako Legebiltzarraren webgunea (Ingelesez)
- Datuak: Q11819
- Multimedia: Hungarian Parliament Building / Q11819