Cao Yuan

Cao Yuan

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPekin, 1995eko otsailaren 7a (29 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Parte-hartzailea
Pisua42 kilogramo
Altuera160 zentimetro

Instagram: cao_yuan_eli Olympic.org: yuan-cao Edit the value on Wikidata

Cao Yuan, txineraz 曹 缘, (Pekin (Txina), 1995eko otsailaren 7a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da.

Olinpiar Jokoak

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezko domina lortu zuen, Zhang Yanquan herrikidearekin batera, 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, Mexikoko (Iván García / Germán Sánchez, zilarezkoa) eta AEB]]ko David Boudia / Nick McCrory, brontzezkoa bikoteen aurretik.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen 3 m-ko tranpolinean, Jack Laugher britainiarraren (zilarrezkoa) eta Patrick Hausding alemaniarraren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik. Halaber, brontzezkoa lortu zuen 3 m-ko tranpolin sinkronizatuan, Qin Kai herrikidearekin batera eta Jack Laugher / Chris Mears britainiarren (urrezkoa) eta Sam Dorman / Michael Hixon estatubatuarren (brontzezkoa) atzetik sailkaturik.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen: 10 m-ko plataforman, Yang Jian herrikidearen (zilarrezkoa) eta [[Tom Daley] britainiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz, zilarrezkoa lortu zuen Chen Aisen herrikidearekin batera, Tom Daley / Matty Lee britainiar bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren atzetik (brontzezkoa).[1][2]

2024ko Udako Olinpair Jokoetan urrezko domina lortu zuen 10 m plataforma proban.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Erresuma Batua Londres 01 !1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua[3]
2016 Brasil Rio de Janeiro 01 !1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina[4]
2016 Brasil Rio de Janeiro 03 !3. postua, brontzezko domina 3 m sinkronizatua[5]
2020 Japonia Tokio 01 !1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2020 Japonia Tokio 02 !2. lekua, zilarrezko domina 10 m sinkronizatua[6]
2024 Frantzia Paris 01 !1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Katalunia Bartzelona 03 !3. postua, brontzezko domina 10 m sinkronizatua
2015 Errusia Kazan 01 !1. postua, urrezko domina 3 m sinkronizatua
2017 Hungaria Budapest 02 !2. lekua, zilarrezko domina 3 m sinkronizatua
2019 Hego Korea Gwangju 01 !1. postua, urrezko domina 3 m sinkronizatua
2019 Hego Korea Gwangju 01 !1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua
2019 Hego Korea Gwangju 02 !2. lekua, zilarrezko domina 3 m tranpolina
2022 Hungaria Budapest 01 !1. postua, urrezko domina 3 m sinkronizatua
2022 Hungaria Budapest 02 !2. lekua, zilarrezko domina 3 m tranpolina
2024 Qatar Doha 02 !2. lekua, zilarrezko domina 10 m plataforma

Erreferentziak

  1. «Cao Yuan» olympedia.org 2021-10-30ean begiratua. (Ingelesez)
  2. "Cao Yuan" Olympics.com 2021-10-30ean begiratua (Gaztelaniaz)
  3. jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  4. jauziak 3 m-ko tranpolina, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. jauziak 3 m-ko tranpolin sinkroniatua, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q703812
  • Commonscat Multimedia: Cao Yuan / Q703812

  • Kirolariak
  • COI: yuan-cao
  • Wd Datuak: Q703812
  • Commonscat Multimedia: Cao Yuan / Q703812