Castrum doloris

Victor Hugoren hiletak Parisen.
Gustavo III.a Suediakoaren castrum doloris.

Castrum doloris latin hizkuntzaz (euskaraz: «Minaren gaztelua») katafalkoa edo hilkutxa babesten edo ornitzen duen egitura eta dekorazio bati ematen zaion izena da. Bolada baterako eraikitzen den monumentua da, normalean eliz handietan eta katedraletan.[1]

Ezaugarriak

Castrum doloris egiturak hildakoaren ospea edo garrantzia nabarmentzen du. 'Castrum doloris' batek baldakino konplexua izan dezake: Bertan kandelabroak, loreak eta, gehienetan, epitafioak eta, batzuetan, estatuak alegorikoak izan daitezke. Ohitura Erdi Aroaren bukaeran sortzen bada, XVII. eta XVIII. mendeetako hilobietan tamaina handiko 'castra doloris' asko egin ziren.[2] Ospetsua izan zen, esaterako, 1570ean Sigismundo II.a Poloniakoaren hiletetan egin zutena.

Erreferentziak

  1. https://www.hisour.com/es/castrum-doloris-19440/
  2. http://www.entrepiedrasycipreses.com/que-es-un-castrum-doloris/

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q378294
  • Commonscat Multimedia: Castrum doloris / Q378294

  • Identifikadoreak
  • GND: 4367331-4
  • AAT: 300265408
  • Wd Datuak: Q378294
  • Commonscat Multimedia: Castrum doloris / Q378294