Ciutat Vella
Ciutat Vella (1) | |
---|---|
La Rambla hiribideak Ciutat Vella barrutia zeharkatzen du. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | Ciutat Vella (1) |
Demografia | |
Biztanleria | 109.847 biz (2009) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 4,37 km² |
Dentsitatea | 24.582,61 biz/km² |
Webgunea | Ciutat Vella |
Ciutat Vella (literalki "Hiri Zaharra") Bartzelona hiriko barrutia da, hirigune historikoa biltzen duena. 4,49 km² hedapena du, 2009an 109.847 biztanle zituelarik. Barruti kodea 1 zenbakia du. Mendebaldetik Sants-Montjuïc barrutiaren mugatzen du, iparraldean Eixample barrutia du, ekialdean Sant Martí eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa.
Jatorriz barruti hau Bartzelona hiriburuko alde zaharra eta erdigunea da, hortik bere Ciutat Vella (Hiri Zaharra) izena. Barruti honek gaur egun duen hedadura), gutxi gorabehera XIV. mendea eta XIX. mende artean harresien barnean zegoen hiriko eremuarekin bat dator, La Barceloneta auzoa kendurik, azken hau harresietatik kanpo baitzegoen.
Auzoak
Ciutat Vella barrutia honako auzo hauetan banatzen da:
Kodea | Auzoaren izena | Biztanleria (2009) | Azalera (ha) | Dentsitatea (bizt/ha) |
---|---|---|---|---|
01 | El Raval | 49.315 | 109,8 | 449,0 |
02 | El Gòtic | 21.045 | 84,2 | 250,0 |
03 | La Barceloneta | 16.351 | 131,4 | 124,4 |
04 | Sant Pere, Santa Caterina i la Ribera | 23.136 | 111,4 | 207,6 |
Ciutat Vella | 109.847 | 436,9 | 251,4 |
Leku interesgarriak
Kale eta enparantzak
- La Rambla
- Carrer de Pelai
- Plaça Reial
- Plaça del Rei
Eraikin zibilak
- Kataluniako Generalitatearen Jauregia
- Bartzelonako Euskal Etxea
- Bartzelonako udaletxea
- Erreginaordearen jauregia
- Bartzelona-Frantziako geltokia
Eraikin erlijiosoak
- Bartzelonako katedrala
- Santa Maria del Mar
- Santa Maria del Pi
- La Mercèren basilika
Aisialdia
Beste batzuk
- El Liceu
- Kataluniar Musikaren Jauregia
- Kataluniako Historiaren Museoa
- Bartzelonako Parke Zoologikoa
- Colonen monumentua (Bartzelona)
Kanpo estekak
- (Katalanez)(Gaztelaniaz) Ciutat Vellako barrutia
- Datuak: Q941385
- Multimedia: Ciutat Vella, Barcelona / Q941385