David Edward Hughes
David Edward Hughes | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bala, 1831ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Bizilekua | Bardstown Bowling Green |
Heriotza | Londres, 1900eko urtarrilaren 22a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Merrill Chadbourne Morey Hughes (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Spalding Hall (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, asmatzailea, fisikaria eta musikologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |
Musika instrumentua | harpa |
David Edward Hughes (Londres, 1831ko maiatzaren 16a - Londres, 1900eko urtarrilaren 22a) britainiar asmalaria izan zen, jatorriz Ingalaterrakoa. Musika-irakaslea izan zen, baina telefonian eta telegrafian egin zituen lanengatik da batez ere ezaguna. Ikatz-mikrofonoa asmatu zuen 1878an, gaur egun erabiltzen diren mikrofono-mota askok oinarri dutena. Telegrafo bidez inprimatzeko teknika baten patentea lortu zuen; arrakasta handia izan zuen teknika hark, eta Ameriketako eta Europako nazio askotan erabili izan da. Haririk gabeko telegrafiari buruzko ikerketak egin zituen (Marconiren telegrafoaren oinarri izan zirenak).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Edward Hughes |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q366078
- Multimedia: David Edward Hughes / Q366078