Diktadura zibiko-militarra Uruguain (1973-1985)

Diktadura zibiko-militarra Uruguain
Irudia
Motadiktadura
Indarraldi1973 - 
← Presidency of Juan María Bordaberry (en) Itzuli
First presidency of Julio María Sanguinetti (en) Itzuli
HerrialdeaUruguai
Bordaberry diktadorea.

Uruguaiko diktadura zibiko-militarra gobernu autoritarioaren aldia izan zen Uruguain, 1973ko ekainaren 27ko estatu-kolpetik 1985eko martxoaren 1ean demokrazia berreskuratu zen arte. Garai historiko horretan eskubide konstituzionalik ez zegoen: Parlamentua desegin zen, alderdi politikoak debekatu ziren, sindikatuak eta hedabideak legez kanpo utzi ziren. Estatu-terrorismoak libre zabaldu zen erregimenaren aurkariak jazartzeko, espetxeratzeko, torturatzeko eta desagerarazteko. Errepresioa gordina izan zen. Datu bat: atxilotutako 200 pertsona desargertu ziren. Kolpearen arduraduna Juan María Bordaberry presidentea izan zen, Uruguaiko armadaren laguntzarekin.[1] 380.000 pertsona erbesteratu behar izan ziren.[2]

Uruguaiko diktadura Latinoamerikako beste diktadura batzuekin (Argentina, Brasil, Paraguai, Bolivia eta Txile) koordinatuta egon zen Ameriketako Estatu Batuek bultzatutako Kondor operazioaren bitartez. Indar Armatuek segurtasun nazionalaren doktrinari eusten zioten. Doktrina hori Estatu Batuek bultzatzen zuten, militarren ekintza-eremua zabaltzea zuen, estatuaren barne-segurtasunaren bermatzaile nagusia bezala.

Aurrekariak

1950. hamarkadatik aurrera Uruguai krisialdi ekonomikoan murgiltzen ari zen. 1960ko hamarkadan, narriadura sozial eta ekonomikoko prozesu bat izan zen, eta gatazkak nabarmen areagotu ziren, borroka armatua barne, ezkerreko taldeek protagonizatutako gerrilla-gerraren bidez (Tupac Amaru Mugimendu Iraultzailea ezagunena). Jorge Pacheco Areco presidente zenean, are gehiago areagotu ziren, eta haren gobernu-neurriak aurrez aurre jarri zituzten Langileen Konbentzio Nazionala bezalako erakundeek. Garai hartan agertu ziren eskuin muturreko Defentsa Armatu Nazionalista (berez, heriotzaren eskuadroia zena) eta Juventud Uruguaya de Pie taldeak; hauen helburuak gehienetan ezkerrekoak militanteak ziren, eta haien aurka atentatuak egin zituzten, hainbat pertsona hilez.

Giro horretan Armadak gero eta botere gehiago lortu zuen. Horrela, 1970ean Pachecok Tupac Amaru Mugimendu Iraultzailearen aurkako borroka haien eskuetan jarri zuen. 1971ko azaroko hauteskunde presidentzialen ondoren, gobernu berria antolatu zen 1972ko martxoaren 1ean, Juan María Bordaberry buru zela.

1973ko otsailaren 8an, eferbeszentzia militarra kontrolatzeko asmoz, Bordaberry presidenteak Armando Malet Defentsa Nazionaleko ministroaren ordez Antonio Francese jeneral erretiratua jarri zuen. Egun hartako goizean, ministro berria hiru indarretako agintariekin bildu zen, eta Armadan bakarrik aurkitu zuen babesa. Azkenik, Juan María Bordaberry, orduko presidente konstituzionalaren babesarekin, Indar Armatuek estatu-kolpea ematea erabaki zuten.

Estatu kolpea

1973ko ekainaren 27an, orduko presidente Juan María Bordaberryk, Indar Armatuen laguntzarekin, Senatarien eta Ordezkarien Ganberak desegin zituen, eta Estatu Kontseilu bat sortu zuen; kontseilu horrek legegintzako eta administrazio-kontroleko funtzioak izango zituen eta «printzipio errepublikar-demokratikoak berresteko konstituzio-erreforma bat proiektatzeko» enkargua izango zuen. Halaber, askatasunak murriztu zituen, zentsura ezarri zuen eta Indar Armatuei eta Polizialei zerbitzu publikoak etenik gabe ematen zirela ziurtatzeko ahalmena eman zien.

Gertaera horiei erantzuteko, estatu-kolpea gertatu zen goizaldean, Langileen Konbentzio Nazionalak (CNT) eta Errepublikako Unibertsitateak militarren matxinadaren aurkako greba orokorra hasi zuten, herrialdearen historiako luzeena, hamabost egun iraun zuena. Greban zehar, militarrek oposizioko kide asko atxilotu zituzten, tartean Liber Seregni.

Diktaduraren presidenteak

  • 1973-1976: Juan María Bordaberry
  • 1976: Alberto Demicheli
  • 1976-1981: Aparicio Méndez
  • 1981-1985: Gregorio Álvarez
  • 1985: Rafael Addiego

Errepresioa

Desagertutakoei omenaldia.

Eraildako batzuk

Eraildako batzuk oso ezagunak ziren. Hona hemen batzuk:

  • Zelmar Michelini legegilea
  • Héctor Gutiérrez Ruiz legegilea
  • Rosario Barredo tupamaroa
  • William Whitelaw tupamaroa

Erreferentziak

  1. https://idehpucp.pucp.edu.pe/boletin-eventos/a-50-anos-del-golpe-de-estado-en-uruguay-el-genero-de-la-memoria-28393/
  2. https://journals.openedition.org/nuevomundo/67888

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q32162
  • Commonscat Multimedia: Civic-military dictatorship of Uruguay / Q32162

  • Wd Datuak: Q32162
  • Commonscat Multimedia: Civic-military dictatorship of Uruguay / Q32162