Eduki-edizio
Eduki-edizioa edo eduki-arduratzea[1] (ingelesez: content curation), gai jakin baten inguruan, edukia biltzeko, aukeratzeko, moldatzeko eta hedatzeko prozesu jarraitua da. Prozesu hori egiten duen adituari eduki-editatzaile edo eduki-arduradun deitzen zaio (ingelesez: content curator) eta indibidualki edo erakunde baterako aritu daiteke. Eduki-edizioa hartzaile jakin batzuei bideratua egon ohi da eta gaiaren inguruan balio erantsia ematen duen kalitatezko informazioa hedatzea du helburu.[2]
Metodologia
Edukien-ediziorako hainbat fasetan banatzen den metodologia jarraitu ohi da. 4Sak deituriko metolodogian, adibidez, Javier Guallar eta Javier Leivaren garatutako, hauek dira 4 faseak:[2]
- Bilaketa (Search): inteneten gai baten inguruan dagoen gehiegizko informazio desantolatuan bilaketa egitea.
- Hautaketa (Select): ediziorako egokia den informazio esanguratsuaren aukeraketa.
- Moldaketa (Sense making): hautatutako edukien moldaketa editorearen irizpideen arabera.
- Hedapena (Share): azken emaitza modu eraginkorrean eta kanal egokiak erabilita partekartzea, hartzailearekin lortura indartzeko.
Fase guztietatik Moldaketaren (Sense making) da balio erantsi gehien ematen duena eta eduki-editorearen lana nabarmentzen duena. Modaketa egiteko hainbat teknika daude. Esaterako, Descpanderen arabera, hauek dira: laburbiltzea, berrizendatzea, aipatzea, storyboarding eta parekotasunak egitea.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q3007618
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |