Ekhiñe Atorrasagasti

Ekhiñe Atorrasagasti

Bizitza
JaiotzaBelauntza, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, irrati-esataria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Hamaika Telebista
Gipuzkoako Foru Aldundia

Twitter: ekhi_atorra Edit the value on Wikidata
KZK Ekhiñe Atorrasagasti Naroa Iturrirekin Kolpez kolpe saioan, 2018

Ekhiñe Atorrasagasti Ugarte (Belauntza, Gipuzkoa, 1982) euskal kazetari, irrati-esatari eta telebista-aurkezlea da.

Bizitza

Ekhiñe Atorrasagastik Filosofia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]

Lan ibilbidea

Gurean Gaur albistegiko aurkezlea zen Hamaika telebista-katean. Martin Garitanoren prentsa arduraduna izan zen, Gipuzkoako Aldundian.[2]

2019an Hamaika telebistako Kolpez kolpe saioa zuzentzen hasi zen beste hamaika lagunekin eta Naroa Iturri aurkezlearekin batera.[3]

2022ko Korrikaren amaiera zela-eta, euskal hedabideekin elkarlanean EITBko saio berezia eman zuten zuzenean. ETB2ko zuzeneko saio horren gidariak izan ziren Ilaski Serrano eta Ekhiñe Atorrasagasti. Saio hori euskaldunen artean lider izan zen % 12,4ko kuotarekin.[4]

2023 urteari amaiera emateko eta 2024 berria ondo hasteko Hamaika telebistan, emankizun berezia prestatu zuen Donostian, Egia auzoko Le Bukowski tabernan. Ekhiñe Atorrasagasti eta Naroa Iturri izan ziren saioaren gidari nagusiak —Hamaikako Kolpez kolpe programaren aurkezleak —. Bi aurkezleez gain, gonbidatu bereziak izan ziren: besteak beste, Jon Maia bertsolari eta idazlea, Dorleta Urretabizkaia idazle eta aktorea, Iruñe Astitz eduki sortzailea, Nerea Arriola aktore, you tuberra eta irrati esataria eta Andoni Ollokiegi musikaria.[5]

Familiakidea Erorien haranean

Ekhiñe Atorrasagastiren aitonaren anaia, Lucas Plaza Huarte 22 urte zituela eraman zuten frentera derrigortuta. Gerran hil zela jakin zutenean Lucasen amak gorpua etxeratzea lortu zuen eta Euskal Herrian lurperatzea. Atorrasagastiren esanetan, ordea, 2018 urte inguruan jakin zuten Lucas Huarteren gorpua bere lekutik atera egin zutela 1960 hamarkada hasiera «inolako baimenik gabe» eta Erorien Haranean (Cuelgamuros Harana) zegoela.[6]

Erreferentziak

  1. ISSN https://es.linkedin.com/in/ekhi%C3%B1e-atorrasagasti-ugarte-66199013..
  2. (Gaztelaniaz) «La Diputación de Gipuzkoa se niega a hablar en castellano y se encara con los medios por protestar» ELMUNDO 2014-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  3. ERRASTI, Asier. (2020-05-30). «Ekhiñe Atorrasagasti: «Politikoki zuzena ez izatea da, politikoki zuzena izatea»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. «1.373.000 ikustaldi lortu ditu Korrikaren zuzeneko eta etengabeko emanaldiak» EITB 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  5. ISSN https://www.berria.eus/komunikazioa/etbk-gasteizen-emango-dio-ongietorria-2024-urteari_2118155_102.html..
  6. Irratia, Naiz. (2020-12-16). «Ekhiñe Atorrasagasti: «Erorien Harana munduko hobi komunik handiena da»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

  • Ekhiñe Atorrasagastiren Twitter profila
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30005064
  • Wd Datuak: Q30005064