apaiz katolikoa, urregina, idazlea eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)
Tours
Santutegia
Abenduaren 1
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa
Erromatar Eliza Katolikoa
San Eloiren ordenazioa, XV. mendea
San Eloi (latinez Eligius ; Chaptelat, Limousin, 588 – Noyon, 660) Noyon-Tournaiko apezpikua izan zen, 641-660 urteetan. Urregina zen. Dionisio santuaren mausoleoa egin zuen, eta Klotario II.a eta Dagoberto I.a errege frankoen dirugin nagusia izan zen. Noyongo apezpiku izendatu ondoren, kristautze-lan handia egin zuen hango biztanleen artean; Solignaceko monasterioa sortu zuen (632), eta Frantziako iparraldeko kristau-fedearen zabaltzaile handiena izan zen. Urregin, zilargin eta forjarien patroia da, eta abenduaren 1a da haren jaieguna.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.