Errusierazko literatura
Errusierazko literatura hizkuntza hartaz edota SESB zaharrean edo Errusian egindakoa da.
XIX. mendeko Leo Tolstoy ("Gerra eta Bakea" eta "Anna Karenina") eta Fjodor Dostojevsky ("Krimen eta zigorra", "Lurpeko oharrak" eta "Karamazov anaiak") dira egilerik ezagunenak.
Idazleak
- Aleksandr Puxkin (1799-1837).
- Fiodor Dostoievski. Errusia. (1821-1881).
- Lev Tolstoi. Errusia. (1828-1910).
- Anton Txekhov (1860-1904).
- Vladimir Nabokov (1899-1977).
Liburuak
- "Arima hilak", Nikolai Gogol, (1842)
- "Lurpeko oharrak", Fiodor Dostoievski, (1864)
- "Gerra eta Bakea", Lev Tolstoi, (1865)
- "Krimena eta zigorra", Fiodor Dostoievski, (1866)
- "Anna Karenina", Lev Tolstoi, (1875)
- "Karamazov anaiak", Fiodor Dostoievski, (1879)
Errusiako idazleen kanona
Errusiako idazleen kanon klasikoan, gizonez osatutako parnaso horretan, betiere Gogol, Tolstoi, Puxkin eta Fiodor Dostoievski aipatu ohi dira...
Vladimir Nabokov idazleak, literatura kritikariarena eginez, Puxkin eta Lermontov aparteko aurrekaritzat jarri zituen goren, eta horien ondoren, zerrenda batean Tolstoi lehen, Gogol bigarren, Txekhov hirugarren eta Turgenev laugarren. "Ate joka izango ditut bulegoan Saltikov eta Dostoievksi halako nota txarra emateagatik", gehitu zuen txantxati Nabokovek sailkapen horren berri ematean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q179161
- Multimedia: Literature of Russia / Q179161