Espartzako zubia
Espartzako zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Espartza |
Koordenatuak | 42°51′14″N 1°05′57″W / 42.85394886°N 1.09925587°W / 42.85394886; -1.09925587 |
Espartzako zubia edo Maiatzaldeko zubia Zaraitzu ibaxako Espartza udalerrian Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Zaraitzu ibaiaren gainean.
Zubia
Zaharberrituta dagoen arren, Zaraitzu ibaiaren gainean herriko bi auzoak lotzen dituen hiru arkuko zubi erromaniko zaharra kontserbatzen da. Hirigunearen erdian dago. Erromaniko estilokoa da, zirkuluerdiko hiru arku eta bi alboetan maldak ditu. Bi aldeetan tajamarrak ditu. 40 metro luze eta 4 metro zabal da. 1954an harrizko petrilak bota zituzten, zabalera handiagoa emateko eta ibilgailuei bidea errazteko.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ESPARTZA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
Ikus, gainera
- Espartza
- Zaraitzu
Kanpo estekak
- Datuak: Q110907287