Esqueixada

Esqueixada plater bat.

Esqueixada Kataluniako plater tipiko eta ezagunenetako bat da.

Osaketa

Honako osagaiak dituen entsalada hotz bat da: hegaluzea, bakailao papurtua, italiar piper berdea eta gorria zati txikitan moztua, tipula, olibak eta tomatea (pirrindua edo dadotan moztua. Oliba olioarekin, ozpinarekin, eta, behar izanez gero, gatzarekin ontzen da.

  • Tokiaren arabera lekale lehorrak ere gehitzen zaizkio (orduan empedrat deitzen zaio), edo arraultza egosia.

Antzeko beste plater batzuk

  • Xató
  • Esgarraet
  • Pericana
  • Empedrat

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3044741
  • Wd Datuak: Q3044741