Estratonize

Estratonize

Irudi gehiago
Seleukotar agintaria

Bizitza
JaiotzaK.a. 318
HeriotzaAntiokia Oronteskoa, K.a. 268 (49/50 urte)
Familia
AitaDemetrio I.a Mazedoniakoa
AmaPhila
Ezkontidea(k)Seleuko I.a Nikator
Antioko I.a Soter
Seme-alabak
ikusi
  • Antioko II.a Theos
    Stratonice of Macedon (en) Itzuli
    Apama II (en) Itzuli
    Phila (en) Itzuli
    Laodice (en) Itzuli
    Seleucus (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Phila (en) Itzuli
    Antigono II.a Gonatas
    Craterus (en) Itzuli
    Demetrius (en) Itzuli
    Corragus (en) Itzuli
    Alexander (en) Itzuli
    Demetrius the Fair (en) Itzuli
LeinuaAntigonid dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak

Estratonize Siriakoa (antzinako grezieraz: Στρατoνικη; ?-K.a. 254) Seleukotar Inperioko erregina izan zen K.a. 300-K.a. 294 eta K.a. 281-K.a. 261 bitartean.

Bizitza

Demetrio Poliorzetesen eta Filaren alaba, eta Antipatroren biloba zen. K.a. 300ean, 17 urte baino gehiago ezin izan zitzakeelarik, aitak Seleuko I.a Nikator siriako erregearekin ezkontarazi zuen. Aitak berak eraman zuen Mazedoniako kostaldeko Rhosus hirira, non handitasun gorenarekin ospatu zen zeremonia.

Adin alde handia zen arren, dirudienez harmonian bizi izan zen errege zaharrarekin urte batzuz, eta alaba bat izan zuten, Fila izenekoa. Baina Antioko I.a Soter, Seleukoren semea, sutsuki maitemindu zen beraz. Seleukok, semearen bizia salbatzeko, harengandik dibortziatzea erabaki zuen. K.a. 294an ezkondu ziren Estratonize eta Antioko, eta hau ekialdeko probintzietako gobernari izendatu zuen aitak.

Antiokorekin bost seme-alaba izan zituen: Laodize, Antioko II.a Theos, aitaren oinordekoa izan zena (Seleuko matxinada batean hil zuten), Apama, Magas Zireneko erregearekin ezkondu zena, eta Estratonize. Antiokok Kariako Stratonikeia hiriari eman zion haren izena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q235061
  • Commonscat Multimedia: Stratonice of Syria / Q235061

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 13451960
  • GND: 13179955X
  • LCCN: n88674246
  • Wd Datuak: Q235061
  • Commonscat Multimedia: Stratonice of Syria / Q235061