Eteneta I (multzo megalitikoa)
Etenetako zutarria | |
---|---|
Eteneta I Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Urnieta |
Koordenatuak | 43°12′N 2°00′W / 43.2°N 2°W / 43.2; -2 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Eteneta I Adarra mendiko Agerreko Zabala izeneko lepoan dagoen bi harrespilen multzoa da, horietako bat ortostato edo zutarri altu batekin batera. Adarra mendiko gailurraren eta Onddo mendiaren artean daude harrespilak, elkarrengandik 250 metroko distantzian eta itsas mailatik 702 metroko garaieran.
Harrespileko zutarri nagusiak 2,5 metroko garaiera du. K. Mariezkurrenak topatu zuen[1], une hartan eroria eta belarrez estalia zegoen eta soilik bere gainaldeko muturra ikus zitekeen, harrespiletik bi metro ingurura. Topatu bezain azkar berriz ere zutik jarri zuten, bere lehenbiziko kokalekua garbi ikusten baitzen. Monolitoak 3 metroko garaiera du.
Dekoratuta egongo zela uste da, batzuek aurpegia izan daitekeena eta kapa bat ikusi baitute[2].
Inguruan Eteneta II harrespila ere badago. Bata zein bestea Onddi-Mandoegi Estazio Megalitikoan daude.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Eteneta I, Munibe aldizkarian.
- Etenetako zutarria eta Adarra mendia. Euskal Mendiak.
- Datuak: Q19482368
- Multimedia: Eteneta I (cromlech) / Q19482368