Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena Initiative of communist and workers’ parties of Europe | |
---|---|
Sorrera | 2013ko urriaren 1a |
Ideologia politikoa | Komunismo Marxismo-Leninismo Antikapitalismo Euroeszeptizismo Internazionalismo |
www.initiative-cwpe.org | |
Greziako Alderdi Komunistaren ekimena. |
Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena Europako alderdi komunisten koordinakundea da. Ekimenak Europa osoko 29 alderdi kide ditu. Greziako Alderdi Komunistak Ekimenaren sortzaile nagusienetariko bat izan zen.
2013ko urriaren 1an sortu zuten eta sorrera bileran haren Idazkaritzako kideak Eslovakiako Alderdi Komunista, Espainiako Herrietako Alderdi Komunista, Greziako Alderdi Komunista, Hungariako Langileen Alderdia, Irlandako Langileen Alderdia, Italiako Alderdi Komunista, Letoniako Alderdi Sozialista, Suediako Alderdi Komunista eta Turkiako Alderdi Komunista izango zirela hautatu zuten.[1]
Ekimenaren helburua "Europari eta bereziki Europar Batasunari buruzko gaien ikerketan eta azterketan laguntzea, haren eremuan ezartzen den ildo politikoa eta langileen bizitzan eragina duena, halaber, alderdien jarrera bateratuen lanketan laguntzea eta haien elkartasunaren koordinazioa eta bestelako ekimenak" da.[2]
Alderdi kideak
Herrialdea | Alderdia |
---|---|
Austria | Austriako Lanaren Alderdia |
Bielorrusia | Bielorrusiako Langileen Alderdi Komunista |
Bulgaria | Komunisten Batasuna Bulgarian |
Bulgaria | Bulgariar Komunisten Alderdia |
Danimarka | Alderdi Komunista Danimarkan |
Erresuma Batua | Britania Handiko Alderdi Komunista Berria |
Errusia | Errusiako Langile Komunisten Alderdia |
Errusia | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Eslovakia | Eslovakiako Alderdi Komunista |
Espainia | Espainiako Herrietako Alderdi Komunista |
Frantzia | Berpizkunde Komunistaren Poloa Frantzian |
Frantzia | Frantziako Komunista Iraultzaileen Batasuna |
Georgia | Georgiako Alderdi Komunista Bateratua |
Grezia | Greziako Alderdi Komunista |
Hungaria | Hungariako Langileen Alderdia |
Irlanda | Irlandako Langileen Alderdia |
Italia | Italiako Alderdi Komunista |
Kroazia | Kroaziako Langile Sozialisten Alderdia |
Letonia | Letoniako Alderdi Sozialista |
Lituania | Herri Fronte Sozialista |
Malta | Maltako Alderdi Komunista |
Mazedonia | Mazedoniako Alderdi Komunista |
Moldavia | Herri Erresistentzia |
Norvegia | Norvegiako Alderdi Komunista |
Polonia | Poloniako Alderdi Komunista |
Serbia | Jugoslaviako Alderdi Komunista Berria |
Suedia | Suediako Alderdi Komunista |
Turkia | Turkiako Alderdi Komunista |
Ukraina | Ukrainako Komunisten Batasuna |
Antzinako kideak
Herrialdea | Alderdia |
---|---|
Txekia | Bohemia eta Moraviako Alderdi Komunista |
Kanpo estekak
- Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimenaren web gune ofiziala (Ingelesez)
- Datuak: Q16215381