Felix (? - Porto, Erroma, 365eko azaroaren 22a) italiar elizgizona izan zen, antipapa 355 eta 356 bitartean. Konstantzio enperadoreak, Liberio erbesteratuaren ordez izendatua. Kontzilio bat antolatu zuen, eta bertan Konstantzioren dotrina eta arrianismoa kondenatu zituen. Liberio itzultzean, Campaniara ihes egin eta han hil zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.