Fernando I.a Napolikoa
Fernando I.a Napolikoa | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Valentzia, 1423ko ekainaren 2a | ||
Herrialdea | Napoliko Erresuma | ||
Heriotza | Napoliko Erresuma, 1494ko urtarrilaren 28a (70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Basilica of St. Dominic (en) | ||
Familia | |||
Aita | Alfontso V.a Aragoikoa | ||
Ama | Giraldona Carlino | ||
Ezkontidea(k) | Isabella, Princess of Taranto (en) Joana Aragoikoa, Napoliko erregina | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Trastamara leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Order of the Dragon (en) | ||
Fernando I.a Napolikoa (1423ko ekainaren 2a - Napoli, 1494ko urtarrilaren 25a), Ferrante ere deitua, Napoliko erregea izan zen 1458-1494 bitarteko urteetan.
Bizitza
Alfontso V.a Aragoikoaren sasiko semea zen eta, aita hil ostean, Napoliko erregetza hartu zuen. René Anjoukoa menderatu zuen eta 1481ean turkiarrak Otrantotik bota zituen. Gorte arrandiatsu bat bildu zuen; merkataritza eta industria bultzatu zituen, eta 1474an inprenta sartu zuen Napolin.
Ezkontzak eta seme-alabak
Fernando bi aldiz ezkondu zen.
- 1444an Elisabet Clermontekoarekin (1424 aldean-1465); sei seme-alaba izan zituzten:
- Alfontso (1448–1495), Napoliko erregea 1494-1495 bitartean.
- Leonor (1450–1493).
- Frederiko (1452–1504), Napoliko erregea 1496-1501 bitartean.
- Joanes (1456–1485)
- Beatriz (1457–1508), bi aldiz Hungariako eta Bohemiako erregina ezkontidea (1476–1490 eta 1491–1502), Matias Corvino eta Ladislao II.arekin ezkondu baitzen.
- Frantzisko (1461–1486)
- 1476an Joana Aragoikoarekin (1454–1517), hots, Joanes II.a Aragoikoaren eta Joana Enrikezen alabarekin. Bi seme-alaba izan zituzten:
- Joana (1478-1518), Napoliko erregina ezkontidea (1496ko uztailetik irailera), Fernando II.a Napolikoarekin ezkondu baitzen.
- Karlos Napolikoa (1480–1486).
Gutxienez 9 sasiko seme-alaba izan zituen, Diana Guardato, Eulalia Ravignano eta Giovanna Caracciolo maitaleekin.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Alfontso V.a Aragoikoa | Napoliko erregea 1458 – 1494 | Ondorengoa Alfontso II.a Napolikoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando I.a Napolikoa |
- Datuak: Q437838
- Multimedia: Ferdinand I of Naples / Q437838