GR 283

GR 282 edota Idiazabalgo gaztaren ibilbidea Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetan barna doan ibilbidea da. Bere izenak Idiazabalgo gaztari aipamena egiten dio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da.

2014ko martxoaren 21an Seguran ibilbidearen aurkezpena egin zen, ekitaldi horretan Joxe Ramon Agirre Marron eta Alex Txikon mendizaleak, eta Ohiana Kortazar mendi lasterkaria egon ziren, Ondarre baserriko Felix Goiburu artzainak Txikon eta Kortazarri gazta bana eman zielarik.[1][2]

Ezaugarriak

Ibilbide zirkularra da, 6 etapez osatua dago eta denera 95,7 kilometro luze ditu. Malda pilatua berriz 9,777 metro, malda positiboak 4,920 metro eta negatiboak 4,857 metro dituelarik. Egunero etapa bat egiteko pentsatua dago. Aldiz, ibilbidearen punturik garaienak 1.200 metro ditu, eta baxuenak 150 metro.

Ibilbidearen iparraldeko mugak Ordizia eta Beasain dira, ekialdeakoa Zaldibia, mendebaldekoak Legazpi eta Oñati, hegomendebalde eta hegokialdekoak Araba eta Nafarroako udalerriek adierazten dute.

Ibilbide honetan zehar Idiazabalgo gaztaren ekoizpen zikloa hasietatik amaierarte ezagutzeko aukera eskeintzen da: Aralarko eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletako larretan dauden ardi latxak, gaztandegiak eta merkaturatzen den Ordiziako azoka, bai eta izen ematen dion Idiazabal udalerria ere.

Etapak

Ibilbidea honako etapa hauek osatzen dute, halere, ibilbidea zirkularra denez ez da derrigorrezkoa hemen aipatzen den orden berdinean burutzea, norberak nahi duen tokian hasi eta amaitu baidezake:

Erreferentziak

  1. GR 283 ibilbidea aukeztu da. Idiazabalturismo.com[Betiko hautsitako esteka]
  2. Bakailoaren ibilbidetik, gaztaren ibilbidera. 2014ko martxoaren 21a. Noticiasdegipuzkoa.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

  • Idiazabalgo gaztaren ibilbidearen webgunea (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492648
  • Wd Datuak: Q20492648

GR 1: Bidezidor historikoa • GR 9: Probintzien Abelbide Erreala • GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik)GR 12: Euskal Herriko ibilbideaGR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko bueltaGR 21: Inazio bidea • GR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - ArantzazuGR 35: Lizarrusti - ZumaiaGR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea
GR 65: Donejakue bidea: GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea • Kostaldeko bideaEuskal Herriaren barnealdeko bideaBaztango bidea
GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta • GR 120: Hiru Tenpluen bidea
GR 121: Gipuzkoako biraTalaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) • GR 123: Bizkaiko bira
GR 220: Iruñeko Arroko bira • GR 228: Bilboko ibilbide luzea •GR 229: Mikeldi bidea • GR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbidea •GR 321: Erronkariko Errege BideaE 9: Oinezko ibilbide europarra

Beste batzuk: XabierraldiaBidasoko bide berdeaPlazaolako bide berdeaInaziotar BideaDone Jakue Bidea