Gadong B
Gadong B Bruneiko Brunei eta Muara barrutiaren barnean dagoen mukim edo azpibarruti bat da. Barruti honetako erdialde inguruan dago, mendebalde inguruan, zehazki.
Mugak
Iparraldean, Gadong A mukim edo azpibarrutiarekin muga egiten du, Berakas A mukim edo azpibarrutiarekin iparrekialdean, Kianggeh mukim edo azpibarrutiarekin ekialdean eta hegoaldean, eta, azkenik, hegoaldean eta mendebaldean Kilanas mukim edo azpibarrutiarekin.
Herrixkak
- Kampong Beribi
- Kampong Kiarong
- Kampong Kiulap
- Perumahan Mata-Mata
- Kampong Mata-Mata
- Kampong Batu Bersurat
- Kampong Menglait I
- Kampong Menglait II
Oharra
2007. urteko uztailean, Gadong mukim edo azpibarrutia, ofizialki bi zatitan banatua izan zen. Iparraldean geratu zen zatiari, Gadong A izena eman zitzaion, eta, hegoaldean geratu zenari, berriz, Gadong B izena.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3866969
- Multimedia: Gadong 'B' / Q3866969