Gautegia
Gautegia | |
---|---|
Txuma Murugarrenen albuma | |
Egilea(k) | Txuma Murugarren |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Gautegia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | pop rock |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Gaztelupeko Hotsak |
Gautegia Txuma Murugarrenen zortzigarren musika-diskoa da, 2023ko uztailan plazaratuta. Berez Nick Caveren Nocturama (2003) diskoaren zenbait abestien moldaketa da. Jatorrizko diskoak zuen lirikotasunari eta jatorrizko letretako errima estuari heltzea lortu zuen album honetan.[1]
Historia
2014ko proiektu batetik eratorritako ideia da diskoarena; izan ere, Izan & Star zikloaren barnean euskal musikariei atzerriko musikarien diskoak euskal kantutegira ekartzeko proposamena egin zieten. Caveren ‘Nocturama’ko kantuekin eman zituen lauzpabost kontzertu Murugarrenek bandarekin batera.[2]
Taldea
- Txuma Murugarren: ahotsa eta gitarra
- Rafa Aceves: pianoa
- Miguel Ramirez: gitarra eta baxua
- Oriol Flores: bateria
- Angel Unzu: gitarra
- Gaizka Insunza: koruak
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Nick Cave
Kanpo estekak
- [1] Gautegia albumaren gaineko erreportaia naiz.eus agerkari digitalean, 2023/06/23.
- Datuak: Q119854518