Gavnø jauregia
Gavnø jauregia Gavnø Slot | |
---|---|
Gavnø gaztelua. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Seelandia eskualdea |
Udalerria | Næstved Municipality |
Koordenatuak | 55°11′20″N 11°43′31″E / 55.1889°N 11.7253°E / 55.1889; 11.7253 |
Altitudea | 5 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1758 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Gavnø jauregia (danieraz Gavnø Slot) Danimarkako Næstved herritik 6 kilometro eskasera dagoen jauregi rokokoa da.
Historia
Valdemar II.aren 1231eko erroldan "Gavnøko etxea" aipatzen da eta itxuraz Danimarka mendebaldeko kostaldea zaintzeko eraikitako gaztelua zen.
XV mendearen hasieran Margarita I.a erreginak Santa Agnes konbentua sortu zuen familia aristokratikoen alabak monja sartzeko. Orduko eliza oraindik mantentzen da.
1737an Otto Thott kondeak erosi zuen eta erabat berriztu zuen gaztelua gaur egungo jauregi rokokoa bihurtuz. Margolan eta liburu bilduma handia pilatu zituen, bere heriotzean liburuak 120.000tik gora ziren.
Jauregia
Hiru hego dituen etxe rokokoa da. Hormek kolore hori berezia daukate. Falck museoa ere bertan dago, bertan suhiltzaile-kamioi zaharren bilduma dago.
Parkea
Jauregiaren parkeak 9'3 km²-ko azalera du, erdia basoek estaltzen dutelarik. Milaka lorek apaintzen dute udaberrian. Parkearen erdigunean negutegi bat dago, bertan klima tropikalaren baldintzak lortu dira eta tximeleten eta hegazti tropikalen ereserborioak sortu dira.
Kanpo estekak
- (Danieraz)(Ingelesez)(Alemanez) Webgune ofiziala