Getxoko Arenas Getxoko futbol taldea da. 1909an sortua, orain Hirugarren Mailan dabil baina XX. mendeko hasieran Euskal Herriko klub nagusienetako bat zen. 1919an Errege Kopa irabazi zuen.
Historia
Kluba Areeta eta Negurin sortu zen. Hantxe partidak jokatzen zituzten 1901 urtean baina, 1909 arte itxaron zuten Arenas Football Club sortzeko, 1912an Arenas Club eta 1917an Arenas Club de Guecho izango zena.
Hasi zenetik gertuko Athletic Cluba zuen etsai nagusia. 1917an, lehendabizikoz Ipar Txapelketa irabazi zuen eta Espainiako Kopa jokatzera sailkatu zen. Finala Real Madriden aurka galdu zuen.
Gero, urte asko eman ditu Hirugarren Mailan, bertan denboraldi gehien jokatu dituzten kluben artean dago. 2015ean hirugarren egin ondoren play offean Oviedo B, CF Extremadura eta UD Logroñés garaitu ondoren Bigarren B mailara igotzea lortu du.
Uniformea
Historikoak
1902
1925
1935
Azken urteak
2014-2016
2016-2017
2017-2018
2018-2019
2019-2021
2021-2022
Futbol zelaia
Gobela Futbol Zelaia, 1.221 ikusleentzako tokia eta 100x60 metro dituena.