Gladstone's Land
Gladstone's Land | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°56′58″N 3°11′38″W / 55.9495°N 3.19376°W / 55.9495; -3.19376 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1617 |
Jabea | National Trust for Scotland |
Kudeatzailea | National Trust for Scotland |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Gladstone's Land Edinburgheko etxe historikoa da, Royal Mile kalean dagoena, Lawnmarketen.
Historia
Etxea 1550an eraiki zen baina 1617an Thomas Gledstanes merkatari aberatsak erosi eta berriztu zuen. Lawnmarketen kokaturik egoteak erakusten du Gledstandarren garrantzia zenbatekoa zen. Hurrengo mendeetan familiak jabetza mantendu bazuen ere beste hainbat maizter izan zituen etxeak, beste merkatari batzuk, ministro bat eta zaldun bat besteak bete.
1934an ordea egoera txarrean zegoela eta eraistea pentsatu zen baina National Trust for Scotland erakundeak eskuratu eta bi solairu berriztu zituen. Beheko solairuan frantziar estiloko bi arku ditu, XVII mendeko erreplikak direnak eta burdinezko barandak dituen eskailera batek lehen solairura eramaten du.
Gledstand familiaren izena esozierazko "gled" hitzetik dator, belatza, eta horregatik kanpoaldean urrezko belatz bat dago.
Galeria
Bigarren solairuan Gladstone's Gallery arte galeria dago.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Rampant Scotland
- Datuak: Q5566312
- Multimedia: Gladstone's Land / Q5566312