Glikosaminglukano
Glikosaminglukanoak edo Mukopolisakaridoak aminoazukre batez eta azukre uroniko batez osaturiko disakaridoaren polimerizazioz osaturiko polisakaridoa da. Aldi berean polisakarido handiagoen osagaia da, hala nola proteoglikanoak, azido hialuronikoa eta kondroitina.
Egitura
Disakaridoa osatzen duen aminoazukrea glukosamina, N-Azetilglukosamina edo galaktosamina izan ohi da eta azido uroniko ohikoena azido glukuronikoa izaten da[1]. Dimero bakoitza β(1→4) lotura glikosidikoarekin elkartzen dira.
Funtzioaren arabera
Glikosaminglukanoen polimerizazioz glikosaminglukuronanoak eratzen dira eta funtzioaren arabera honela sailkatzen dira:
- Egiturazko glikosaminglukuronanoak: β(1→4) eta β(1→3) loturak tartekatzen dituzte. Adibidez azido hialuronikoa eta kondroitina.
- Isurketa glikosaminglukuronanoak: α(1→4) eta α(1→3) loturak tartekatzen dituzte. Adibidez heparina.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q407553
- Multimedia: Glycosaminoglycans / Q407553
Karbono hidratoak | ||
---|---|---|
|