Hugo Sperrle
Hugo Sperrle | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ludwigsburg, 1885eko otsailaren 7a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Munich, 1953ko apirilaren 2a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta hegazkinlaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Luftwaffe (en) Heer |
Gradua | general field marshal (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Hugo Sperrle (Ludwigsburg, Württembergeko Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1885eko otsailaren 7a – Munich, Bavaria, Mendebaldeko Alemania, 1953ko apirilaren 2a) alemaniar militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran Luftwafferen buruzagietako bat izan zena.
Biografia
Sperrle 1903an armadan sartu eta Lehen Mundu Gerran Luftstreitkräfte edo aire armadan izan zen. Gerra ostean, Freikorpsen sartu zen.
Naziek boterea bereganatu zutenean, 1935ean Luftwaffen sartu zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Kondor Legioaren buruzagietako bat bihurtu zen, Wolfram von Richthofenen agindupean. Durango eta Gernikako bonbardaketan parte hartu ondoren, Alemaniara itzuli eta general der flieger izendatu zuten.[1]
1940an Frantziako guduan parte hartu ondoren, landa-mariskal (generalfeldmarschall) izendatu zuten. Ingalaterrako guduaren buruzagietako bat izan zen.
Aliatuek atxilotua, Nurembergeko epaitegiak absolbitu zuen.
Erreferentziak
- ↑ a b Gordon Williamson, Malcolm McGregor. (2006). German Commanders in World War II (2). Oxford: Osprey Publishing, 45-46 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Sperrle |
- Datuak: Q58651
- Multimedia: Hugo Sperrle / Q58651