Intxorta
Intxorta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 737 m |
Prominentzia | 273 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′53″N 2°29′57″W / 43.1314°N 2.4992°W / 43.1314; -2.4992 |
Mendikatea | Elgetako mendiak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Elgetatik |
Luberri | Luberri |
Intxorta mendiak Gipuzkoako tontorrak dira, Elgeta eta Elorrio (Bizkaia) artean kokatutakoak, muga horretatik eta Udalaitz menditik hurbil.
Bi gainek osatzen dute: Intxorta bera (737 m), Intxorta txiki edo Mendratxu (711 m) eta Gaztelumendi (713 m).
Historia
Euren baliorik handiena historikoa da. Izan ere, Espainiako Gerra Zibilean inguru hau gotorleku bihurtu zuten gudariek, Francoren ejerzitoaren aurrean 7 hilabetez eutsiz, 1936ko irailaren amaieratik 1937ko apirilaren bukaera arte.
Musika
Joseba Tapia trikitilariak "Agur Intxorta Maite. 1936-37 gudako kantuak" izeneko diskoan bildu ditu orduko 24 abesti.
Literatura
Ramon Saizarbitoriak "Gudari zaharraren gerra galdua" argitaratu zuen 2000an, Intxorta inguru hau protagonista dela.
Iruditegia
- Oroitarria.
- Lubakia.
- Babeslekua.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Intxorta 1937 Kultur Elkartea
- "Agur Intxorta maite" diskoaren letrak
- Intxorta "Luberri webgunean
- "Mendikat" webgunean
- Datuak: Q3153743
- Multimedia: Intxorta / Q3153743
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |