Irteera argiak
Irteera argiak | |
---|---|
Eñaut Elorrieta taldearen estudioko albuma | |
Argitaratze data | 2019 |
Grabazioa | Haritz Hareguy estudioak, Usurbil |
Diskoetxea | Elkar |
Ekoizpena | Angel Valdes, Andres Camio eta Elkar |
Irteera argiak Eñaut Elorrietaren laugarren bakarkako diskoa izan da, bigarrena berezko proiektu gisa prestatuta. 2019an Elkar diskoetxearen zigilupean argitaratu zen. Estudioko pop-rock diskoa da. Bere ezaugarri nagusia intimismoa da. Gai nagusiak heriotza, maitasuna eta zaurgarritasuna dira.[1]
Hitzak
Lan honetan idazle desberdinen poemak erabili zituen: Bernardo Atxaga, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi. Gainontzekoak abeslariarenan dira.
Kantuen zerrenda
- Zaldia eta behelainoa
- Inesa Gaxen (Uxue Alberdiren hitzak)
- Eguzki argitan (Uxue Alberdiren hitzak)
- Hariak (Joseba Sarrionandiaren hitzak)
- Une batez
- Ezbeharra (Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburutik moldatutako poema.)
- Irteera argiak
- Ez dago ezer (Jose Luis Otamendiren hitzak)
- Ur gainean
Taldea
- Eñaut Elorrieta: Ahotsa eta gitarra akustikoak
- Ruben Caballero: Gitarra elektrikoak
- Fernando Neira: Baxua eta kontrabaxua
- Maite Larburu: Biolina, theremina, surrutia eta ahotsa
- Borja Barrueta: Bateria eta perkusioak
- Ager Insunza: Pedal steel-a
- Luis Maria Moreno: Tronboia eta tronpetak
Erreferentziak
- ↑ https://www.kmon.info/es/musica/enaut-elorrieta-irteera-argiak1
Kanpo estekak
- Aurkezpena Elkarren webgunean.
- Diskoa Youtuben.
- (Gaztelaniaz): Elkarrizketa ETB2an.
- Datuak: Q109330805