Izazpi

Artikulu hau mendiari buruzkoa da; idazlea gaitzat duena beste hau da: «Jesus Maria Etxezarreta»
Izazpi
Datu orokorrak
Garaiera972 m
Motamendi
Geografia
MendikateaIzazpi-Samiñoko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaZumarragako Antio baselizatik goruntz doan bidetik.
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Izazpi[1] Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia, Ezkio eta Itsaso artean kokatua. 972 metroko altuera du eta Beloki mendiaren alboan dago.[2] Eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke.

1990ean, Euskal Mendizale Federazioaren mendien katalogoan Izazpe izenarekin agertu zen;[3] katalogo horrek Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia jaso zuenez, eragin handia izan zuen, eta halaxe agertu izan zen 18 urtez. 2008ko uztailean, ordea, Euskaltzaindiak euskara batuan Izazpi zela erabaki zuen.[4]

Izazpiren aipamen zaharrena 1529ko urtekoa da, Amojonamiento de los términos de Velerayn entre Azpeitia e Çumarraga izeneko dokumentuko bi esaldi hauetan:[5]

« [...] el dho çerro llamado Yçaspi [...]

[...] en el termino llamado Yçaspi ydoya [...]

»

Euskara zaharrean, idoia izenak «urmaela» edo «putzua» esan nahi du, eta zalantzarik gabe bi gurutzeen artean diren putzuez ari ziren.

Abiapuntuak

  • Zumarraga (Ordu 1 eta 30 min.): Antiguako ermitatik, 495 metrotatik.
  • Aratz-Matxinbenta (2 ordu): 120 metrotan abiatuta, Beasain eta Urrestilla arteko errepidean.
  • Mandubiko mendatea (Ordu 1 eta 45 min.): 532 metrotan abiaturik. Beasain eta Azpeitia arteko errepidean.
  • Ezkio ( 437 m ): Atxurtxako mendi-lepotik ( 633 m ).

Gurutzea

1948ko ekainean inaugurtau zuten, Carlos Linazasoro "Altzeta"-ren ekimenez eraikia, EAJren eta mendizaletasunaren propagandista aktiboa izan zena. "Pakea eta maitasuna" esaldia grabatuta dago bertan.[6]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Izazpi[Betiko hautsitako esteka], Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.
  3. Euskal Mendizale Federazioa: Euskal Herriko Mendien Katalogoa, 1990.
  4. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  5. Jose Luis UGARTE GARRIDO (1998): «Urretxu eta Zumarragako Toponimia», Onomasticon Vasconiae, 18. zenbakia, Euskaltzaindia. Ikus 334. orrialdea.
  6. Gipuzkoako F. Aldundia: "Izazpiko gurutzea".

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259982
  • Commonscat Multimedia: Izazpi (mountain) / Q12259982

  • Wd Datuak: Q12259982
  • Commonscat Multimedia: Izazpi (mountain) / Q12259982